Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2012/11/22

Nobedadeak

LARUNBATEAN BUKOWSKIN
JOHN ANDUEZA 
Erreseina

Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak.




 

  IZU-IZUA

    JOHN DE PEDRO

Erreseina

Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak.
Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista.Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.

MAITE-MAITE ILE-APAINDEGIA

MARIE-AUDE MURAIL / AIORA JAKA IRIZAR (ITZULTZAILEA) 
 
Erreseina

Louisek astebetez praktikak egin behar ditu, bere adineko ikasle guztiek
 bezala. Ezta ideiarik ere non. Ez zaio eskola gustatzen eta ez du bere burua 
 ezertan trebea ikusten. “Nire ile-apaintzaileak praktiketarako ikasleak hartzen ditu”, bururatu zaio amonari. “Hori porrot egin dutenentzat da, analfabetoentzat”, dio Louisen aitak. Zirujaua da.

Louis, azkenean, Maite-Maite ile-apaindegian hasiko da praktikak egiten. Berehala konturatu da astebete baino gehiago geratu nahi duela, aita kontra izan arren.










2012/11/07

KULTURA KLASIKOA

PALLADIUM PROIEKTUA KULTURA eta HIZKUNTZA KLASIKOAK IKASTEKO.
Ministeritzak diseinatutako web gune honetan latineko ikasleek hainbat baliabide aurki ditzazkete. Hiztegiak, ariketa interaktiboak, mitologiari buruzko materialak, historia lantzeko jarduerak, ...
Palladium proiektua kultura eta hizkuntza klasikoak lantzeko

IBAIZABAL ARGITALETXEAREN KATALOGO BERRIA

Ibaizabal argitaletxeak 2013ko Haur eta Gazte Literatur katalogo berria kaleratu du.
Ibaizabal 2013 Katalogo berria

Gazte gehiago joaten da liburutegietara

EAEko hamar gaztetik lau azken hilean liburutegietara edo mediatekara joan dira, Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuen arabera. Hain zuzen, behatoki honek 2012ko martxoan, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik ateratako datuak dira hauek. Horien arabera, 2012ko martxoan EAEko gazteen % 39k adierazi zuten aurreko hilean liburutegi edota mediatekaren batera joan zirela.

Adinen arabera handiagoa da liburutegietara joaten diren gazteen ehunekoa. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean laurdenak baino pixka bat gehiago dira liburutegietara hurbiltzen direnak (% 28), 15 eta 19 urte bitartekoen artean erdiak baino gehiago izatera iritsi dira (% 54).

Azken bost urteetan liburutegietarako joera zabaldu egin da. Hala ondoriozta daiteke inkesta honetako datuak 2007 eta 2008 bitartean Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko antzeko inkesta batetik ateratakoekin alderatzen baditugu. Bost urtean %33tik %39ra igo da portzentaia.

Lehiaketa teknologikoa

BOOKTRAILER LEHIAKETA


Gaumin argitaletxeak ikasleentzako booktrailer lehiaketa antolatu du. Azaroaren 22an booktrailerrak aurkezteko epea bukatzen da. Hemen duzue informazio gehiago:
 http://gaumin.com/booktrailer.html

Euskadi Literatura Saria 2012



Mediatekan daukagun Iban Zaldua eta Julen Ribasen Azken garaipena komikiak Euskadi Literatura Saria 2012 irabazi du.  Nobedadeen apalean aurki dezakezue. Animatu irakurtzen!!!



IPUIN KONTALARIA IKASTETXEAN




Pasa den urriaren 30ean, 
Lur Korta ipuin kontalaria 
Toki Alaiko mediatekara etorri zen. 
1. mailako ikasleek 
ipuin kontaketarekin disfrutatu zuten eta asmakizunak asmatzen parte hartu   zuten. 
 Arrakasta handiko ekintza izan zen.

Concurso de marcapáginas

El 22 de octubre se celebrĂł el concurso de marcapáginas de 2012 en el que participaron los alumnos de 1Âş. 

En esta foto aparecen los ganadores del concurso y los alumnos de 4Âş que ejercieron de jurado.

MAPA INTERAKTIBOAK

Gizate zientzietan geografia lantzen zaudetenez, mapak lantzeko webgune baliagarri baten esteka jarri dugu Mediatekako blogean. Mapas interactivos de Enrique Alonso du izena eta hau da bere helbide elektronikoa: http://mapasinteractivos.didactalia.net/comunidad/mapasflashinteractivos.

Webgune honetan hainbat hizkuntzatan kontinente guztietako mapa fisiko eta politikoak  eta hauek ikasteko, ariketa interaktibo ezberdinak aurki ditzazkezue .

2012/10/17

ORRIALDE- MARKAGAILU LEHIAKETA

1. DBHko ikasleek Toki Alaiko Lehenengo Orrialde-markagailu Lehiaketan parte hartu dute. Gaztelaniako klasean, proposatutako irakurketa liburuen azala abiapuntu hartuta, kartulinazko orrialde-markagailuak diseinatu dituzte.

Datorren astelehenean, urriaren 22an, lehenengo atsedenaldian
1. mailako ikasleak  Gaztelania Mintegiko irakasleekin
gimnasioan bilduko dira.

Orduan epaimahaiak aukeratuko du talde bakoitzeko orrialde-markagailurik ederrena.  Elkar liburudendan erosteko 25 euroko txekea izango da saria.

Bukatzeko, ikasle bakoitzak  liburu berdina irakurtzen ari den ikaskideari bere orrialde-markagailua oparituko dio.

2012/09/25

Booktrailerrik onena sarituko da aurten Liburu Gaztea Sarian

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketak (web gunea berritu da) irakurketa teknologia berriekin uztartzeko jauzia eman du. Hori dela eta, aurten ikasleek egindako booktrailerrak izango dira lehian sartuko direnak. Parte hartu nahi dutenek Galtzagorri Elkarteak proposatutako libururen bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute.
        Jada kurtsoa hasi da. Hemen gaude berriro ikasi eta lan egiteko. 
        Beste batzuk, aldiz, etorri berriak zarete. 

ONGIETORRIAK TOKI ALAI INSTITUTURA!!
  • Datorren astetik aurrera Mediateka atsedenaldi guztietan irekita egongo da, eta astelehen, astearte eta ostegunetan bazkalordu eta arratsaldetan ere bai.
  • Gaztelaniako irakasleekin Mediatekara jeitsiko zarete eta azalduko dizuegu zeintzuk diren Mediatekak eskaintzen dituen zerbitzuak, arauak, ordutegia eta gure liburutegian dauden dokumentuen antolakuntza.                                    
  • Pasa den kurtsoan Mediatekatik maileguan eramandako liburuak itzuli behar direla gogorarazi nahi dizuegu.

2012/06/19

Irakurri, gozatu eta oparitu


Deskontuak liburu dendetan euskaraz irakurtzeagatik


'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimena Irungo Udaleko Kultur sailak eta Irun Iruten euskara elkarteak jarri dute martxan Ikust-Alaian.


Irungo Liburutegitik euskarazko liburu bat maileguan eramango duen bakoitzari Elkar eta Oskarbi liburu dendetan beste liburu bat erosteko %25eko deskontu txekea luzatuko zaio ekainaren 30era arte.
www.irun.org/liburutegia 

2012, LIBURU FRESKAGARRIAK IRAKURTZEKO UDA



Kurtsoa bukatzear dago eta Toki-Alai ikastetxeko Mediateka itxita egongo da. Dena dela, udan irakurtzen disfrutatzeko aukera zoragarriak ditugu:

Irungo Ikust-Alaia Udal liburutegiak honako nobedadeak ditu

Helduentzat eta Gazteentzat.

Liburutegiko ordutegia hau da udan:
EKAINA
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
Larunbata: 9:00 - 13:00
UZTAILA - IRAILA
Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 14:00
Larunbata: Itxita




Donostia Kulturako liburutegiek liburu sorta oso interesgarria aukeratu dute. Adinaren arabera sailkatuta, azken urtean argitaratu diren 120 liburu  bildu dituzte irakurketa gida honetan. www.donostiakultura.com webgunetik deskargatu dezakezue:

www. donostiakultura.com  





2012/05/29

EKAINEAN ORDUTEGI BERRIA

Ekainean jardunaldi trinkoa egiten dugunez, astelehenetik ostirala arte ondorengo ordutegian Mediateka irekita egongo da:

10:00-10:20
12:05-12:20

2012/05/17

LANBIDE HEZIKETARAKO HIZTEGI BERRIA SAREAN


Lanekik oso interesgarria den baliabidea martxan jarri du sarean.
Lanbide Ekimena proiektuaren helburua da Lanbide Heziketarako materialak euskaratu, eta Interneten erabiltzaileen eskura jartzea, formatu elektronikoa erabiliz.
Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

http://www.jakinbai.com/lanbideki/hiztegia

Hainbat material daude gaika antolatuta: Administrazioa, Osasuna, Informatika, Fabrikazio mekanikoa, eta abar.


MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

MUSEOAK ETENGABE ALDATZEN ARI DEN MUNDUAN

MAIATZAREN 19a

Mundo osoan zehar Museoek asteburu honetan
ekintza bereziak antolatzen dituzte eta sarrera dohan da.


Irungo Oiasso Museoko ekintzak
Oiasso Museoko webgunea


2012/05/15

OINARRIZKO PRODUKTUAK JASOTZEKO KANPAINA

Maiatzaren 14tik- 18ra

Gipuzkoan pobrezian bizi den jende kopurua handitzen ari da. 18000 lagunek behar dute Gipuzkoan hilabetero Elikagaien Bankuaren laguntza, 2011. urtean baino 2000 gehiagok.
1.5 milioi kilo elikagai behar dira urtero honi erantzuteko.
Irun dugu Gipuzkoan langabezia tasa altuena duen herria.

Errealitate honekin jabetuta, Toki Alaiko 2Dko ikasleek oinarrizko produktuak jasotzeko kanpaina jarri dute abian. Hainbat supermerkatuetan jasoko dituzte elikagaiak eta baitaere garbiketa produktuak.
Hortaz aparte, norberak ikastetxera ekar ditzazke usteltzen ez diren produktuak eta Iosuren laguntzarekin pezeran utzi.




Lekaleak

Garbiketa produktuak



Gure laguntzaz jasotzen dutena Gipuzkoako Elikagaien Bankura eramango dute eta handik familiekin harreman zuzena duten elkarteetara banatuko dute.
NOIZ: Maiatzaren 14tik 18ra arte

Kontserbak

2012/05/11

LITEROTORDUA BERRIRO MARTXAN

Bi urte pasa eta gero, berriro literotordua martxan!

Hau da Euskararen Normalkuntza Batzordeak proposatzen digun liburua hilabete honetarako.

Orain arte literotordua irakasleei bideratuta zegoen baina zergatik ez zabaldu aukera gurasoei ere bai?

Eta zer da literotordua????.......

Liburua irakurri eta haiek esango digute noiz elkartuko garen bazkaldu eta liburua komentatzeko.

Liburua: Orbanak
Egilea: Lizarralde, Pello
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2012

2012/05/03

GAZTELEKU MARTINDOZENEA  KUADRINPIADAK 2012

Gazteleku Web

San Juan plazaren inaugurazioa dela-eta, maiatzaren 18, 19 eta 20an, Udal Gaztelekuak, ludotekek eta kaleko hezitzaileek, Betti-Gotti elkartearekin batera, jarduera bat egingo dugu ostiral arratsaldean, 17:30etik 19:30era.

Gure asmoa da Kuadrinpiada bat egitea taldeka. 12 urtetik 17ra bitartekoa bazara, izena eman dezakezu zure lagun-kuadrillarekin. Azalduko dizugu nola:

1.- Fitxa bete, parte hartu behar dutenen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz.

2.- Taldearen izena.

3.- Taldeek 5etik 10era bitarteko kide-kopurua eduki beharko dute.

4.- Fitxa Gaztelekuan entregatu; materiala emango zaizue bandera bat egiteko edo kamiseta bat margotzeko edo edozein bereizgarri egiteko.

5.- Apirilaren 20tik maiatzaren 16ra bitarteko epea daukazue.

Anima zaitez!

2012/03/27

MINTZODROMOA

Mintzodromoaren edizio berri bat Euskararen Hilabetean

ESKOLATIK KANPO ERE, EUSKARAZ

Irungo Udalako Euskara Arloa Mintzodromo Gaztea antolatu du martxoaren 28an, asteazkenean Irun Iruten Euskara Elkartearekin elkarlanean eta Mendibil Merkataritza Gunearen laguntzarekin, Euskara Hilabeteari buruz prestatu den programaren barnean. Ekintza honen helburua da gazteek eskolatik kanpo, aisialdian, euskara ere erabiltzea. 
Irungo hiru institututako 160 ikasle inguruk hartuko dute parte: Toki Alai, San Vicente de Paul eta El Pilar -Mariaren Lagundia-. 
           Mintzodromo Gaztea hau Mendibil Merkataritza Guneko kafetegian ospatu da. Gazteak lau laguneko taldetan arituko dira mahai baten inguruan, beraien intereseko gaiez hizketan. 15na minutuko 3 txanda egingo dira; honela, Mintzodromo Gaztean parte hartuko dutenek, ordubetean, 9 lagun desberdinekin hitz egingo dute.
           Parte hartzaileen artean, egitasmo honekin bat eginez,  ezagunak diren  bi lagun aurkituko ditugu:   Asier Aranburu, Bidasoako eskubaloi jokalaria eta Joseba Olagarai, Goenkaleko aktore izandakoa eta Euskal Telebistan erreportari eta bestelako lanetan aritzen dena.
Hona hemen 2011an egindako Mintzodromoaren argazkiak

2012/03/01

Mikromezuen 3. lehiaketa


MARTXOAREN 15A
KONTSUMITZAILEAREN ESKUBIDEEN MUNDUKO EGUNA
MIKROMEZUEN LEHIAKETA
IRABAZ EZAZU ORDENAGAILU ERAMANGARRI TXIKI BAT
Irunen bizi bazara eta DBH ikasten baduzu parte har dezakezu.
Mikromezua 30 hitz baino gutxiagoko esaldia izan behar du, marrazkirik gabekoa, eta ondoko gaiari buruzkoa: era guztietako ondasun eta zerbitzuen kontsumo OSASUNGARRIAREKIN, SEGURUAREKIN, SOLIDARIOAREKIN ETA IRAUNKORRAREKIN lotutako balioak eta ideiak.
Martxoaren 7a da  omic@irun.orgposta elektronikora zuen mikromezuak bidaltzeko azken eguna.