1. DBHko ikasleek Toki Alaiko Lehenengo Orrialde-markagailu Lehiaketan parte hartu dute. Gaztelaniako klasean, proposatutako irakurketa liburuen azala abiapuntu hartuta, kartulinazko orrialde-markagailuak diseinatu dituzte.
Datorren astelehenean, urriaren 22an, lehenengo atsedenaldian
1. mailako ikasleak Gaztelania Mintegiko irakasleekin
gimnasioan bilduko dira.
Orduan epaimahaiak aukeratuko du talde bakoitzeko orrialde-markagailurik ederrena. Elkar liburudendan erosteko 25 euroko txekea izango da saria.
Bukatzeko, ikasle bakoitzak liburu berdina irakurtzen ari den ikaskideari bere orrialde-markagailua oparituko dio.
