Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/09/30

HIZTEGI DIGITALEN BILDUMA

IKT baliabide gero eta gehiago aurki ditzakegu sarean. Hona hemen liburutegi birtuala den aparteko bloga:

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/blogak/hiztegiak/

Nabigatu Euskaraz kanpaina

Zer da Nabigatu Euskaraz kontu hau?

Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.

Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.


Eta zertarako?

  • Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
  • Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
  • Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).

Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?
Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana da zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia aldatzea. Ala ba! Konfiguratu ezazu zure nabigazio-hizkuntza eta jarri ezazu euskaraz http://nabigatueuskaraz.com/konfiguratu




MEDIATEKAKO ORDUTEGIA GAURTIK AURRERA


Atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan irekita egongo da astelehen, astearte eta ostegunetan.
10:05-10:35
12:35-14:05
16:05-17:05
Asteazken eta ostiraletan atsedenaldietan soilik:
9:55-10:20 eta 12:05-12:20

2013/09/23

HIZTEGI BERRIAK GELETAN

Hiztegiak ikasteko behar-beharrezko tresnak dira. Klaseetan euskarazko eta gaztelaniazko hiztegiak daude. Baita hiztegi elebidunak ere: euskara-gaztelania, ingelesa-euskara eta frantsesa euskara.
Aurten euskarazko hiztegi berriak erosi ditugu gela guztietarako. Elhuyar Fundazioak argitaratzen duen Ikaslearen Hiztegiaren azken berriztapenaren 22 ale, hain zuzen ere.
Zaindu ditzagun!!

ABIAN DA 2013 BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Pasa den astean Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, 2013 Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpena egin zen.

Irailaren 29an hasi eta abenduaren 15en bukatuko da Barakaldon-BECen.

Final laurdenen saio bat Hendaian ospatuko da urriaren 12.

Jada informazio guztia http://www.bertsozale.com/eun aurkituko duzue.

Baita eitb.com webgunean eta ETB1n,  Hitzetik Hortzera telesaioak laburpenak eskeiniko baiditu.

KURTSO HASIERA

Jada bi aste pasa dira 2013-14 kurtsoa hasi zenetik. 
Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.

Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 27ra arte atsedenaldietan irekita egongo da eta irailaren 30etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan.

Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.

Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.

Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!