Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/11/19

KZ gunea, teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak gurasoentzako

KZgunea zentro publikoa da, non hiritarrak behar dituen instalazioak aurkitzen dituen Interneten ibiltzen eta Saretik nabigatzen doan ikasteko, eta horretarako, monitoreen laguntza eskaintzen du, erabiltzaileak prestatu eta/edo laguntzeko.

Irungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak KZgunea erabat doan eskaintzen die erabiltzaileei Pío XII, 2 - behean.

KZgunearen zerbitzuak erabiltzeko betekizun bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da. Administrazio Elektronikoaren zerbitzuak erabiltzeko Hiritarren TxartelakLehio berri batean irekiko da daukan egiaztagiri elektronikoa bezalako egiaztagiri bat behar da, egiaztagiriaren eskabidea HAZ Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan tramitatu ahal da.

 ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
09.00-13.00 eta 16.00-20.00.
Abuztuan itxita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina