Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/12/15

Urteko azken astea

Jada 2014 urtea bukatzear dago. Azken aste honetan ekintza mordoa antolatu dira ikastetxean. 
Alde batetik, 3. eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza afektibo-sexualarekin jarraitzen dute. 
Lehenengo mailako Arkeologia Tailerreko ikasleak Ekainberrira doaz asteazkenean. 
Bigarren mailako ikasle guztiak Gasteizeko Santa Maria katedrala ezagutzeko aukera izango dute, baita Erdi Aroko auzoa ere, asteartean, hain zuzen ere. 
Hortaz aparte, Informatika arloko ikasleek Gabonetako postalak ekoiztu dituzte. Haien artean, bozketaren bidez, bat izango da aukeratua.
Ostiralean, urtero bezala, Gurasoen Elkarteak guztioi emango digu txistorra hamaiketakoaren orduan.
Gogoratu Udal Liburutegiak irekita daudela (Ikust Alaia liburutegiko ordutegia hau da Gabonetan: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
Larunbata: 9:00 - 13:00). Eitb.eus-en zinema euskaraz aurki dezakegu goxo etxean geratzeko. Irungo Udalak ere jarduera asko antolatu ditu egun hauetarako, adibidez, Gauproject, Bitamine Faktoriaren ideia originala. Bertan, erosketak egiten, kalean doan edo aisialdiaz disfrutatzen ari den jendea ustekabean harrapatzea proposatzen da musikarekin eta soinuarekin erritmikoki ordenatzen diren irudien eta bideoen proiekzioen bidez.

Ondo pasa oporretan!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2014/12/09

OINAK BURUAN


 
Gipuzkoako Eskolarteko 2015eko bertsolari txapelketan parte hartzeko aukeratu dute Peio Iriarte ikaslea, nahiz eta aurten hasi den bertso eskolan jo ta ke. Zorionak Peio eta zorte on!!!

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

KULTURAREN PLAZA

Hemen daukazue Durangoko Azokaren 49. ediziorako prestatu den ekitaldien egitaraua, diziplina guztietatik apur bat daukana, literaturatik film laburretara, antzerkitik musikara... Beteta eta bizi-bizi dator Kulturaren Plaza.
Guztira, 240 stand eta 150 ekitalditik gora, guztietara joateko desiatzen gaude. Ekitaldi guztiak dire debalde, Plateruenako bi kontzertu handi izan ezik:
  • Hesian eta Vendetta taldeak ariko dira abenduaren 5ean (ostirala - 23:00), bi taldeek ekarriko dituzte kanta berriak oholtza gainera. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu
  • Gatibu, abenduaren 7an (igandea - 23:00) bere disko berria aurkezteko estreinako kontzertua emango dute kafe antzokian. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu

eLiburutegia martxan

Zer da eLiburutegia?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian? 
Formatu digitalean irakurtzeko aukera. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak,...
Baldintzak: 
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian. 
2. Internet-konexioa 
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Nola sartu eLiburutegira? 
http://www.liburuklik.euskadi.net/prestamo-digital?locale=eu web gunean.
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. 
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. 
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
eLiburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
- Erabiltzaile batek gehienez bi liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean.
- Gainera, erabiltzaile batek hartutako bi maileguetaz gain, erreserba bi egiteko aukera izango du.
- Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.  

 

ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira gure ikastetxean.
Dagoeneko pegatina  eta literatura lehiaketen irabazleen izenak badakizkigu. 4Ako Marina Erkiziak pegatina lehiaketa irabazi du "Euskara denon ahotan" ekoizpenarekin. Partaide guztien artean egindako zozketan 1Eko Irune Martinez izan da zinemako bi sarreren irabazlea.
Literatura lehiaketa 4Cko Nahia Pérez de San Romanek irabazi du. Idazlan unkigarria aurkeztu du euskararen inguruan. Nahia Sayarrek ere aipamen berezia jaso du lan bikaina egin baitu. Parte hartzaileen artean Leslie Arenasek lortu ditu zinemarako bi sarrera doan. ZORIONAK!!!

Aritz Irazoki, Unai Arruabarrena eta Jon Sanchezek ekoiztu dute sarreran  MURAL handi bat "Euskararen trena" leloarekin. Ikasleek post-it ak itsatsi dituzte hainbat aipurekin. 
2. eta 4. mailetako ikasleek MINTZODROMOA ospatu dute 6. saioan, non launaka gimnasioan eseri eta haien artean elkarrizketak izan dituzten bitxikeri, azken berri edota norbere kontuei buruz. 
Gero denak patiora atera gara eta TRIKITIXA taldeak girotu du goiz hotza.
EUSKARAK 365 EGUN!!!

2014/12/02

‘Loreak’ filma proiektatuko dute igandean Itsas Etxea Auditoriumean

Donostiako zinemaldian harrera oso ona izan zuen filmak
Donostiako zinemaldian harrera oso ona izan
zuen filmak, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga 
zuzendarien Loreak filma arrakastatsua ikusteko 
aukera izango da hilaren 7an Hondarribian. 
20:00etan emango dute eta sarrerak 4 euro 
balio du. Dagoeneko Internetez eros daitezke; bestela, 
emanaldia baino 
bi ordu lehenago irekiko dute leihatila igandean. 
-n 
kaleratutako berria da hau.

2014/11/24

Azaroaren 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna


Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta,
emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa aldarrikatu eta biktimekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea.
Indarkeria sexista prebenitzeko, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatuko ditugu jendarte eraldaketan laguntzeko.
Neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko dira tutoritza saioetan eta baita ikasgaietan ere, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak, hain zuzen ere.
Ikasleek sortutako hormairudi eta pegatinekin ikastetxea apainduko dugu eta hauen arteko lanik hoberena sarituko da.

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!

2014/11/10

1. mailako ikasleak Arantzara

 Pasa den astean eta heldu denean, 1. mailako ikasleak Arantza (Nafarroa) herriko aterpetxean egon eta egongo dira. Hango monitoreekin ekintza dibertigarriak burutzen dituzte leku paregabean: herri kirolak, gynkanak, tirolina,...
Ikasleen artean hobeto ezagutu eta etxetik kanpo euskaraz aritzeko aukera dute. 



Hezkuntza afektibo sexuala

Gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako, 3. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo sexuala jasoko dute abenduan. 


SEXU MUXU lekua Eusko Jaurlaritzak proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. 
SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei dago zuzendua. Bertan, hiru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko ditugu.

2014/11/05

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa

Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko finalerdi bakoitzetik hiruna bertsolari sailkatu dira Baionan, azaroaren 15ean, jokatuko den finalerako.

2014/11/04

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASKETA BEKA ETA DIRU-LAGUNTZAK


Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta diru-laguntzetarako deialdia.  Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: 2014/10/29-2014/11/28
Informazio guztia www.tokialai.org eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

2014/10/29

Helduentzako narratiba nobedadeak




IKT gomendioak

 Toki Alaiko web orriaren ezkerreko panelean IKT GOMENDIOAK  atala agertzen da eta bertan familientzat eta ikasleentzat interesgarri izan daitezken artikulu, bideo etab. zintzilikatzen joango dira IKT BATZORDEko kideak.

NESKEN FUTBOLA, IKUSGAI

Neskek hondartzako futbol txapelketan parte hartu dute lehen aldiz Donostian.
Sexuaren araberako diskriminazioari aurre egin, nesken kirolari presentzia publiko handiagoa eman, eta berdintasunezko irizpideen alde egin du Donostia Kirolak. Eskola Kiroleko Kontxako lehia hasi zen igandean, eta neskek ere aukera izan zuten hondartzan futbolean jokatzeko. Lehen aldia izan zen, orain arte mutilen taldeena baitzen lehia. Neskek beste zelaietan jokatzen zuten. Albiste hau Nerea Lizarraldek kaleratu du http://irutxulo.hitza.info/n.

 

2014/10/28

BELDUR BARIK

 Ausartu zaitez film motz bat egitera zure mobilarekin!
 Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 5. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.


OINARRIAK HELBIDE HONETAN ZEHAZTUTA AURKI DITZAZKEZU.
LANAK JASOTZEKO EPEA AZAROAREN 12AN BUKATZEN DA

SARIAK:
Saria: Samsung Galaxy Tablet bat.

Sari orokorraz gain, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak udalerrian egiten diren proposamen onena sarituko du.

IRABAZLEAREN AUKERA ETA SARI BANAKETA: Epaia jakinaraziko da azaroaren 25eko astean, Irungo udaleko webaren bidez. Saria eta diplomak aste horretan bertan emango dira 2014ko emakumeentzako indarkeriaren aurkako kanpainaren barruan.
* Entregaren eguna, tokia eta ordua jakinaraziko dira epaimahaiaren epaiarekin batera.

"Beldur Barik Ikus-entzunezko Sorkuntza Tailerra"
Gazteleku Martindozenean 2 tailer antolatu dira lehiaketarako ikus-entzunezkoa sortzeko laguntza izateko.
Zure ideiak artista talde batekin partekatu ahal izango dituzu. Zure lana Beldur Barik lehiaketan aurkezteko sorkuntzako urrats guztiak ematen lagunduko dizute.
  • 12-14 urte bitartekoentzat
  • Egunak: urriak 29 eta 31
  • Ordutegia: 17-20:00h
  • Lekua: Gazteleku
  • Inskripzioa: beldurbarik@irun.org 
  • Izen emateko epea: urriak 27
  • 15-17 urte bitartekoentzat
  • Egunak: azaroak 5 eta 7
  • Ordutegia: 17-20:00h
  • Lekua: Gazteleku
  • Inskripzioa: beldurbarik@irun.org 
  • Izen emateko epea: azaroak 4
Informazio gehiago hemen:Tel: 943 50 53 58
www.irun.org - Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa
http://www.beldurbarik.org/

2014/10/21

IRUNABAR, IRUNGO BERTSOAREN BILGUNEA

Irunabar Elkarteak bai euskararen praktika bai bertsolaritza bultzatzeko bertsozaleak biltzeko asmoz BERTSO ESKOLA burutzen du. Jada hilabete bat igaro da 2014-15 bertso ikasturtea hasi zenetik, baina izena emateko epeak irekita segitzen du. Interesik baduzue, anima zaitezte eta azaldu lasai. Ateak zabalik daude. Informazio gehiago HEMEN.


2014/10/15

URRIAK 16, ELIKADURAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurtengo gaia “MUNDUA ELIKATU, PLANETA ZAINDU” izango da. Elikadura jasangarriaren gaia landuko dugu Eskolako Agenda 21 programaren baitan ikasturte osoan zehar.


 Eskolako Agenda 21 programa 
Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da.
  • Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra eragin: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasunaren azterketa egiten da.
  • Curriculumaren berrikuntza: ingurumen hezkuntza indartzen da eta parte hartzeko metodoak aztertu, ingurumen-gaiak sakondu eta ingurumenaren erabilera didaktikoa bideratzen da.
  • Komunitatearen parte-hartzea: Tokiko Agenda 21ean parte hartzea bultzatzen da eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak udal ordezkariei aurkezten zaizkie.

2014/10/14

BIDASOAKO ABESBATZEN VIII. JAIALDIA

BIDASOA KANTARI Amaia KZ antzokian ospatuko da, Pio XII plazan.
EGITARAUA:
OSTIRALA 17, 20:00etan:
- Klap Grupo Vocal (Irun)
- Coros Oinarri-Pasaia Gazte Abesbatzak (Pasaia-Errenteria)
- Orfeoi Gazte (Donostia)
- Oñatiko Ganbara Abesbatza (Oñati)

LARUNBATA 18, 20:00etan:
- Skola Musik Grupo Vocal (Irun)
- Tximi-txama (Urrugne)
- Nurat Gazte Abesbatza (Vitoria-Gasteiz)
- Coro Juvenil del Orfeón Pamplonés (Iruñea-Pamplona)

IGANDEA 19, 12:00etan:
- Ametsa Gazte Abesbatza (Irun)
- S. Juan Bautista Abesbatza (Leioa)
- Joven Coro de la Comunidad de Madrid (JORCAM) (Madrid)
- Abesbatza guztiak elkarrekin / Canto en común



Sarreren salmenta guneak: 
 - Kutxabank WEB lotura jarraituz
- Irungo Turismo bulegoa. Luis Mariano Plaza; Astearteatik larunbatera: 10:30-13:30 eta 15:30-19:00; Igandea: 10:00-14:00
- Leihatilan ikuskizuneko egun berean

OHARRA:  Coro Ametsa Elkartearen idazkarian bonuak salmentan jarriko dira, 2 eguneko (8 euro) eta 3 eguneko (10 euro), igandeko amaierako bazkariaren txartelez gain. Interesdunak elkartera hurbildu daitezke, Istillaga plazan, 5, behea, urriaren 9, 10, 13 eta 14an 18:00etatik 20:00etara.

2014/10/09

Atxagak irabazi du Euskadi saria, 'Nevadako egunak' eleberriagatik

 Bernardo Atxagak idatzitako Nevadako egunak (Pamiela) hibridoa izan da 2013ko libururik onena. Idazleak AEBetan egindako egonaldia du abiapuntu lanak, eta memoria, ametsa eta fikzioa uztartu ditu.

Arrazoitu du epaimahaiak erabakia: «Hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan». Iñigo Roque itzultzaileak eraman du itzulpengintzako Euskadi saria, eta Idoia Estornes idazleak jaso du gaztelerazko literaturarena. 

Iñigo Astizek Berria egunkarian kaleratutako informazioa da hau. 

2014/10/08

Ziberjazarpenari aurre egiteko gida gurasoentzat


 Ziberjazarpenari aurre egiteko gida chaval.es webgunetik deskargatu daiteke. Hortaz aparte, hainbat gomendio aurki ditzazkegu ikasleei IKTak modu egoki eta seguruan erabiltzen irakasteko.

Gurasotasun positiboa

HIRUKIDE Federaziotik, BAIKARA FEDERAZIOA eta beste elkarteekin elkarlanean, gonbidapena egiten dizuete hitzaldi interesgarri batzuetara etortzeko, non gurasoentzat zein gizarte- eta hezkuntza-mailan gero eta gaurkotasun handiagoa duten gaien inguruan hausnartuko duten.  

2014/10/06

EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN VIII. TXAPELKETA




Luma Hitz Jokoen hilabetekariaren bitartez, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketa antolatu du Xedera Hitz Jokoak elkarteak, Irunen, 2014ko Urriaren 11n.

Urriaren 5a, Hegaztien Eguna

Mokozabalak Txingudiko badia zeharkatuz.

Hegaztiek migrazioan geldialdiak egiten dituzte Txingudiko badian bere kokapena zeharo aproposa delako. Atzo, urriaren 5an, Hegaztien Eguna ospatu zen eta aukera paregabea aprobetxatu zuten askok hegaztiak bere ekosisteman bistarazteko.


Arrano arrantzalea (Pandion Haliaetus)


Hilaren bukaerararte Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatuta dagoen Ekoetxean honako erakusketa ikus daiteke: "Gure arrano arrantzaleak ezagutzen".

"MADELON" GAZTEENTZAKO LITERATURA LEHIAKETA 2014


2014/10/02

ORDUTEGI ALDAKETA

Gaur, urriaren 2an, mediatekako ordutegia aldatzen da 2015ko maiatzaren 29a arte.

Atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan mediateka irekita egongo da astelehen, astearte eta ostegunetan.
10:05-10:35
12:35-14:05
16:05-17:05
ACEX- EOEK Programa: Arratsaldetan, eskolaz kanpoko orduetan, laguntza jarduerak burutuko dira eskola liburutegian. Ikasleek laguntza jasotzeko aukera daukate zailtasunak dituzten arloetan. Mediatekako arduradunak tutoreekin elkarlanean, ikasleen jarraipena egingo du.

Asteazken eta ostiraletan atsedenaldietan soilik:
9:55-10:20 eta 12:05-12:20

ARAUDIA
  •  Mediatekara ikastera edota irakurtzera joango gara.
  • Mediatekan isiltasuna egongo da.
  • Jatea eta edatea debekatuta dago.
  • Liburuak zaindu behar dira, urratu edo zikindu gabe.
  • Garrantzi handia du liburuak ongi ordenatuta egoteak; horregatik bere lekuan utzi edo liburuzainari eman, berak jarriko du berriz bere tokian.
  • Etxerako maileguen epea errespetatu behar da eta liburua itzuli edo mailegua luzatu.
  • Entziklopediak, hiztegiak eta aldizkariak ezin dira etxera eraman.

EUSKALBAR

EUSKARAZKO HIZTEGI GUZTIAK APAL BEREAN


Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara instalatzen den tresna-barra bati esker.
Euskalbarrekin euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da.

2014/10/01

BELDUR BARIK

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.
Urtarriletik aurrera martxan jarriko dugu programa, non
neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko diren, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak, hain zuzen ere.

ZINEMAZ BLAI

Pasa den astean Donostiako Zinemaldian Loreak, Lasa eta Zabala eta Vaskoniako historia bat estreinatu ziren, besteak beste.

Urriaren 16tik 18ra Hendaia Film Festival ospatuko da.

Urriaren 27tik 29ra arte
Zinemaren Festa.

2014/09/22

Gurasoekin eta Gazteekin programak martxan

"Gurasoekin" gurasoei laguntzeko programan eta "Gazteekin" nerabeei laguntzeko programan izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen da. Programa horiek Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria Arloak antolatzen ditu.

2014/09/19

Arraun ligako azkeneko paladak


Bermeon eta Portugaleten Ligak azkenengo bi jardunaldiak jokatuko ditu. Bi estropada hauek balioko dute  txapeldun berria izendatzeko, eta baita jakiteko zein lortuko duen igoerarako txartela. Sailkapen nagusian HONDARRIBIAko trainera da lehena.
Horiek horrela, datorren larunbaten Bermeon 18.00etan eta igandean Portugaleten 12.00etan,  amaiera emango zaio  Ligako hamabigarren edizioari.
GORA AMA GUADALUPEKOA!!!

2014/09/18

ESKOLA MATERIALA EROSTEKO DIRU-LAGUNTZAK





Informazio guztia hemen

EKOBIRA FERIA LARUNBATEAN ZABALTZA PLAZAN

Mugikortasun iraunkorraren aste europarra berriz ere Iruna dator aurten "Zure aukera kale hobea" lelopean eta Ekobira azoka jarriko da larunbat osoan Zabaltza plazan.
Aurten, berritasun gisa, EEE Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak (autoak eta bizikleta elektrikoak) probatzeko aukera eskainiko die bisitariei, eta haiei buruzko informazioa ere emango du.
Gainera, nekazaritza ekologikoaren atala ere antolatu da ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin batera.
http://www.irun.org



2014/09/12

Break Dance ikuskizuna Zabaltza plazan

"Dantza Hirian" mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak kalera ateratzen du dantza garaikidea.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.

Giroa berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira). bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako 3ko lehiei.

Epaimahai ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly (Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik, Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik, Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa,  energia eta estiloa ebaluatzeko azken hitza.

Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.

2014/09/11

KURTSO HASIERA

Jada astebete pasa da 2014-15 kurtsoa hasi denetik. Martxan gaude gogoz erronka berriei aurre egiteko.
  • Mediatekako ordutegia iazkoa bezalakoa izango da, hau da, irailaren 30a arte atsedenaldietan irekita egongo da. Mediatekako irakasleak laguntzeko gaude. Beraz, edozein ikaslek laguntza eska diezaguke edozein momentutan. 
  • Urriaren 1etik aurrera atsedenaldi, bazkalordu eta arratsaldetan. Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:05etan laguntza jarduerak burutzen ditugu, 17:05ak arte. Nahi duten ikasleak gera daitezke lanean, beti gurasoen baimenarekin.
Mediateka erabiltzeko arauak berdinak dira aurten ere. Elkarbizitza atsegina izan dadin, liburutegia lan egiteko, irakurtzeko edota informazioa bilatzeko erabili daiteke soilik. Lan giroa egokia izateko, denok kontrolatu behar dugu ahotsaren bolumena eta egiten dugun zarata. Bestalde, ordenagailuak modu egokian erabili behar dira beti.
Ongi etorri ikasle, guraso eta langile guztiei!!

2014/06/26

IKASTEN IKASI


Ikasteko teknikak lantzea eta barneratzea oso garrantzitsua da modu eraginkorrean denbora eta esfortzua aprobetxatzeko, ahalik eta etekin gehien lortzeko. Hezkuntza Ministeritzak honako web gunean hamaika gomendio ematen ditu ikasten ikasteko.

LA ORACIÓN SIMPLE



SM argitaletxeak Libros Vivos web gunean gaztelaniazko sintaxia lantzeko teoria eta ariketa interaktiboak eskaintzen dizkigu.

2014/06/25

Kurtso amaiera

DAGOENEKO KURTSOA BUKATU DA. IRUN JAIETAN MURGILDUTA DABIL ETA OPORRETAN GAUDE...
 UDA GARAI APROPOSA DA GUSTUKO DITUGUN LIBURUAK IRAKURTZEKO. GOGORATU UDAL LIBURUTEGIA GOIZETAN IREKITA DAGOELA.
 ONDO PASA UDA!!!!

2014/06/09

KURTSO BUKAERAKO AGENDA




Hona hemen kurtso bukaerako egutegia:
  • Ekainaren 18a, asteazkena: Ohiko ebaluazio saioak.
  • Ekainaren 20an eta 23an: Ezohiko  azterketak.
  • Ekainaren 24a, asteartea: Ezohiko ebaluazio saioak.
  • Ekainaren 26a, osteguna: Noten banaketa.

EZ OHIKO PROBAK
2013-14
EGUNA/ORDUA
Ekainak 20, OSTIRALA
Ekainak 23, ASTELEHENA
8:05
TEKNOLOGIA
EUSKARA/ BE/ ERLIJIOA
9:05
GIZARTE
GAZTELANIA
10:05
ETIKA/MUSIKA
PLASTIKA (LANAK EMAN)/
INFORMATIKA
(4. MAILA)
11:05
GORPUTZ HEZKUNTZA
BG/LATINA
12:05
INGELESA
NATURA/FK

13:05
MATEMATIKA
FRANTSESA 4 /
TAILERRAK
(1., 2., eta 3. maila)

Ekainaren 19an, ostegunean, ikasturte bukaerako jaia ospatuko da. Egitaraua:
  • Lehenengo 3 saioak: Ohiko eskolak.
  • 10:40etik aurrera:  Talentu lehiaketaren azken fasea, abesbatzaren emanaldia, sari banaketak eta  4. mailakoei agurra.

2014/06/05

Ekainaren 5a, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna

Ingurumenaren eguna ospatzen denez, Irungo hainbat ikastetxeko ikasleak Udaletxera joango dira, Agenda 21 proiektuaren baitan burutu dituzten ekintzak partekatu eta azaltzera.

2014/06/02

Mediatekako ordutegia

Ekainean jardunaldi trinkoa egiten dugunez, astelehenetik ostirala arte ondorengo ordutegian Mediateka irekita egongo da:

  9:55-10:20
12:05-12:20

Euskal Eskola Publikoa Go! Go!

Atzo ospatu zen, Ibilaldiaren data berean, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Bizkaian, Gorantz goaz. Go! Go! lelopean. EHIGE euskal eskola publikoko gurasoen elkarteak eskerrik beroenak eman dizkie Balmasedara etorrita Euskal Eskola Publikoari babesa eman dieten milaka pertsonei, Balmaseda eta Enkarterrietako hezkuntza-komunitateei eta Euskal Eskola Publikoa jai-giroan aldarrikatzeko laguntza eman dieten erakundeei.

Mafaldak 50 urte

Mafaldak 50. urteurrena ospatzen duenean, Quino, bere sortzailea Premio Príncipe de Asturias izendatu dute. Martxoan, Frantziako intsignietatik ezagunena eta garrantzitsuena eman zioten, hau da, Ohorezko Legioa.

Coca-Cola talentu lehiaketan ikasleak irabazle

Toki Alai ikastetxeko 2. mailako   Elaia Iriarte eta Maider Garmendia irabazle suertatu dira Euskarazko Narrazio Laburraren Lehiaketan.

Sari banaketa maiatzaren 29an ospatu zen Bilboko Itsas Museoan. Zorionak!!!

MATEMATIKAN IKASLEAK TXAPELDUN

DBHko ikasleek kalkulu mentala lantzeko SuperTmatik lehiaketan parte hartu dute. Txapelketa egin ondoren, 1. mailako bi ikasle iritsi ziren finalera: 
Xabier ETXEBERRIA 1. B gelako eta Oihane ZALDUA 1. A koa.

Munduko finala on-line egin ondoren, Xabier TOP 10ean 7a. gelditu da, Munduko 7.a bere taldean eta Oihane oso gertu. ZORIONAK biei!!!
 
Gero beste txapelketa MATEMATIKO bat egin da institutuan, 2. mailan eta, larunbat honetan Gipuzkoako finalera ikasle hauek joango dira:
    2. A gelatik: Alex MARTIN Kr.
    2. E gelatik: Mikel FERRER eta Ibon CIPITRIA

2014/05/22

4. mailako ikasleak BILBON

Gizarte mintegiko programazioaren baitan Bilbo hirian zehar hainbat ekintza burutuko dituzte, Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatzea, besteak beste.

Grecoren heriotzaren laugarren mendeurrena ekartzen du gogora Bilboko Arte Ederren Museoaren grecoak aurkezpen bereziak. Museoaren bilduma iraunkorrean dauden Grecoren bi artelanen -San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean (c. 1585)eta Deikundea (c. 1596-1600)- ezkutuko ezaugarriak erakutsiko dizkie ikasleei, asmo didaktikoz eta bitarteko teknologikoekin.
http://www.museobilbao.com

2014/05/12

Elikagaien jasoketa solidarioa

Aurten ere, 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren programazioaren baitan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardute.
Krisian murgilduta, Euskal Herrian ehunka familientzako  oso zaila edo ezinezkoa da egunero jatekoa eskuratzea. Egoera ulertezin hau konpontzen saiatzen dira Elikagai Bankuak.

Aste honetan zehar ikastetxera oinarrizko elikagaiak eta garbitzeko produktuak ekartzeko aukera daukagu. Lekaleak, arroza, azukrea, arrai eta barazki kontserbak ekar daitezke, hau da, usteltzen ez diren janariak, hain zuzen ere.







Ahal izanez gero, parte hartu!!