Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/01/23

IRUZURTIA


4. mailako ikasleak, Etika arloko programazioaren barruan, Amaia aretora joan dira Iruzurtia (Bart Layton, 2012) filma ikustera.


 GAIA: Familiarteko maitasunaren eta nortasunaren zehaztu beharra nerabezaroan.

Dokumentu eta fikzio adierazgarriena nahastuz, Frederic Bourdin frantziarrak burututako ordezkotza kasurik ezagunena birsortzen du film bikain honek, hain zuzen ere, desagertutako texastar mutiko baten nortasuna hartu eta 1994an, ustez Espainian agertu zena. Desagertutako mutikoaren etxekoek benetako semetzat hartu zuten, nortasuna, erruduntasuna, egia eta gezurraren inguruan osatutako izugarrizko benetako fikzioan murgilduz.

2014/01/20

6. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa

Lehiketari buruzko informazio guztia HEMEN klikatuz lortuko duzu.

Euskarazko maitasun gutun lehiaketa: lumak presta itzazue!

Aurtengoan ere, maiteminduen egunaren karietara abiatuko da Hendaiako euskarazko 5. maitasun gutun lehiaketa, idazle profesional zein amateur guziei irekia.

Lehiaketa hau Hendaia.com elkarteak du antolatzen, eta laugarren aldikotz HENDAIA EUSKARAZ euskararen hilabetearen egitarauaren baitan kokatzen da, Hendaiako Herriko Etxea ekimen honen laguntzaile nagusi izanik. 


-          Hendaia.com elkarteak gutunak otsailaren 14tik goiti jasoko ditu.
-          Bi sail berri irekitzen dira: haurren saila (8-11 urtekoak), eta nerabeena (12-16 urtekoak). Haurrek testu laburragoa aurkezten ahalko dute, marrazki batez irudiztaturik.

Aurtengo edizioaren gaia hauxe da : “Zer da maitasuna?”.  Oinarriak www.hendaia.eu web gunean eta Facebook-en (Hendaia.com elkartearen orrian) kontsulta daitezke.
OINARRIAK

 

AHORA MISMITOS

Datorren asteazkenean 3. mailako ikasleak Pio Baroja Institutuko areto nagusian grekoerromatar mitoei buruzko antzezlan bat ikusteko aukera izango dute.
Antonio Blanco komediagileak gazteentzako bereziki prestatu du antzinako mitoen eguneraketa barregarria.
Informazio gehiago HEMEN.

HAMLET

ARTEDRAMA antzerki taldeak HAMLET antzezlana eskainiko du euskaraz  Hondarribiko Itsas Etxea auditorium-ean urtarrilaren 25ean, larunbatean. Sarrerak 6 euro balio du.
Informazio gehiago HEMEN klikatuz.

2014/01/13

IRUNGO GAZTEDIA AISIALDI TALDEA

Gaztedi Elkarteak nerabeei laguntza zerbitzu integrala eskaintzen die.

Dunboa ikatetxean dute hitzordua igandero 16:30tik 18:30ra. 
Bertan biltzen dira Gaztedia taldeko 12tik 16ra urte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egiteko. Boluntarioak eta gazteak diren hezitzaile talde gogotsu baten zuzendaritzapean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola, dantza... Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da, esaterako, paintball saioa, eskiatzera txangoa...
Informazioa Irunero hamabostekaritik hartuta, 220. zenbakia.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIKATUZ