Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/11/24

Azaroaren 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna


Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta,
emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa aldarrikatu eta biktimekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea.
Indarkeria sexista prebenitzeko, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatuko ditugu jendarte eraldaketan laguntzeko.
Neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko dira tutoritza saioetan eta baita ikasgaietan ere, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak, hain zuzen ere.
Ikasleek sortutako hormairudi eta pegatinekin ikastetxea apainduko dugu eta hauen arteko lanik hoberena sarituko da.

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!

2014/11/10

1. mailako ikasleak Arantzara

 Pasa den astean eta heldu denean, 1. mailako ikasleak Arantza (Nafarroa) herriko aterpetxean egon eta egongo dira. Hango monitoreekin ekintza dibertigarriak burutzen dituzte leku paregabean: herri kirolak, gynkanak, tirolina,...
Ikasleen artean hobeto ezagutu eta etxetik kanpo euskaraz aritzeko aukera dute. 



Hezkuntza afektibo sexuala

Gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako, 3. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo sexuala jasoko dute abenduan. 


SEXU MUXU lekua Eusko Jaurlaritzak proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. 
SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei dago zuzendua. Bertan, hiru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko ditugu.

2014/11/05

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa

Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko finalerdi bakoitzetik hiruna bertsolari sailkatu dira Baionan, azaroaren 15ean, jokatuko den finalerako.

2014/11/04

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASKETA BEKA ETA DIRU-LAGUNTZAK


Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta diru-laguntzetarako deialdia.  Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: 2014/10/29-2014/11/28
Informazio guztia www.tokialai.org eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net