Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/03/12

MARTXOAREN 8, NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Pasa den igandean, hilak 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gurean, aste osoan zehar ospatu dugu data esanguratsu hau.
Bi bideo erabili ditugu sentsibilizaziorako, hausnarketarako eta eztabaida pizteko: Like a girl always kanpainiaren bideoa da lehena eta Joserra Otegi irakasleak euskaratu du. Bigarrena, aldiz, MIkel Markezen "Konplize ditut eta" abesti ederraren inguruan Villabonako Udalak ekoiztutako bideoklipa da.




2015/03/11

Mito klasikoen eguneraketa barregarria

3. mailako ikasleak Pio Baroja Institutuko areto nagusian grekoerromatar mitoei buruzko antzezlan bat ikusteko aukera izan dute. Antonio Blanco komediagileak gazteentzako bereziki prestatu du antzinako mitoen eguneraketa barregarria. 
Ikasle batzuk eszenatokira atera dira eta antzezlanean aktore izan dira. Oso ondo egin dute. Informazio gehiago HEMEN.

2015/03/02

BITARTEKOTZA

Pertsonen arteko gatazkak guztiz normalak dira. Iritzi ezberdinak ditugulako, lehia pertsonalak direlako medio, eta abar. Horrek ez du esan nahi egoera hauek atseginak direnik edo ez dugunik irtenbide bat bilatu behar. Jakin badakigu ere zaila dela arazotan gaudela onartzea eta konponbide bat aurkitzea. 
Ikasleren batek laguntza behar balu gatazka bati irtenbidea aurkitzeko Elkarbizitza Batzordera jo dezake. Zuzenean irakasleekin hitz eginez, mediatekako ate ondoan dagoen buzoian mezu bat utziz edota hurrengo helbide elektronikora idatziz: bitartekotza@tokialai.org