CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako erronka abian jarri dute 2016ean zehar garatuko den nanoKOMIK proiektuaren baitan.
Erronkaren bitartez, istorio original eta ideia berriztagarriak
sortuko dituzte gazteek, eta ondoren, marrazkilari profesional batek lehenengo nanofikziozko komiki partehartzailean birsortuko ditu.
SORTU ZURE NANOKOMIKIA - Erraza da!
Erronka "nanobeteredun" superheroi bati buruzko
istorio grafikoa sortzean datza, hau da, nanozientzia eta
nanoteknologiari esker gaitasun eta trebetasun sofistikatuak
bereganatzen dituen pertsonaia. Horretarako, honakoa jakin behar duzu:
nanoboterea nola sortu:pertsonaiaren
indarra edo trebetasuna sortzeko, zenbait nanobotere eta hauen atzean
dauden materialen propietate harrigarriak ezagutu ahal izango dituzte
webgunean. Ariketa honek, inspirazio iturritzat lagunduko die,
nanobotere berri bat sortzeko edo dagoeneko existitzen den bat
berrinterpretatzeko.
komikia nola sortu: webgunean eskura izango dituzte komikia sortzeko oinarrizko pausoak.
Epea: otsailaren 1 eta apirilaren 30 bitartean.
Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Formatua: gehienez A3 eta gutxienez A4 tamainan, gehienez bi
orrialde. Lan digitalizatuen kasuan, inpresio bat orrialdeko, A4
tamainan edo proportzionalean 300 ppp erresoluzioarekin.
Sariak: 400, 250 eta 100 euroko hiru sari jokoan. Hirugarren saria webgunearen bitartez botatuko da.
Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak zaindu behar ditugu. Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakarra. Gainera, gurean
beste hizkuntza ugari bizi dira. Aniztasuna, beraz, etxean
daukagu.
Gure hiriko hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure institutu, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, Toki Alai BHIko ikasleen artean jasoko dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahalko ditugu http://www.lingolang.net/index.html webgunean.
Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta erabiltzeaz gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasiz gero, denok aberastuko gara. Eta bakoitzak bereari uko egin gabe, euskara izan dadila guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza. Horixe da Lingolang-en nahia eta apustua.
Mediatekako katalogoa mediatekatokialai.blogspot.com-en txertatu da.
Opacabies Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu duen gunea da, mediatekako fondoa katalogatzeko Abies programa erabiltzen duten ikastetxeek zein elkarteek katalogoak elkarri parteka diezazkieten.
116111 Zeuk Esan haurrak eta nerabeak orientatzeko, aholkatzeko eta informatzeko zerbitzua da, doakoa eta anonimoa.
Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. 116111 telefonoan eta kanal birtualetan (Facebook, Twitter, Tuenti) daude zuretzat!
Deitu edo idatzi dezakezu:
Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
Arazorik baduzu, edo buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
Horrez gain, Zeuk Esan-engana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
Aurten ere Euskara Mintegiak Oihan Vega, irrati esatari eta musikaria, gonbidatzen du Toki Alai ikastetxera 3. eta 4. mailako ikasleei bere lanari buruzko hitzaldia aurkeztu dezan.
Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XII. Elikagaien Karabana antolatu du Tindufera (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Toki Alai ikastetxean aste osoan zehar atuna, arroza, pasta, lekaleak, konpresak, eta abar jaso dira.
Plastikako 4. mailako ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoan sormen tailer batean parte hartu dute eta HORMAKO MEZUAK erakusketa paregabea ikusteko aukera izan dute. Museoko gidek azaldu dizkiete obra esanguratsuen ezaugarri nagusiak.
TOKI ALAIKO DBHko 1. mailako ikasleek BELDUR BARIK! lehiaketan lehenengo saria irabazi zuten Neri bost! bideoari esker. Bideo honetan argi ikus daitezke egunero ustekabean pasa daitezkeen jarrera matxistak eta ahalduntzea duen neskek nola konpon ditzakeen.
AGENDA 21 proiektuaren programazioaren baitan HONDAKINen kudeaketa lantzen ari gara aurten. 1. mailako ikasleek, jantokiko hondakin organikoak KONPOST bihurtuko dituzte.
Gaia gelan landuko dute. Urtean zehar hiru egunetan Artelatz enpresako profesionalak etorriko dira ikasleekin gaia lantzeko: