Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2016/01/29

LINGOLANG

Munduan  6.500  hizkuntza  baino  gehiago  hitz  egiten  dira.  Hizkuntzak  dira  kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak  eta  beraz,  munduko  kultura  aniztasunari  eusteko, hizkuntzak zaindu  behar  ditugu. Euskarak   Euskal   Herria   du   bizitoki   bakarra.  Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu.


Gure hiriko hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure institutu, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, Toki Alai BHIko ikasleen artean jasoko dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahalko ditugu http://www.lingolang.net/index.html webgunean.


Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta  erabiltzeaz  gain,  beste  hizkuntza  batzuk  ere  ikasiz  gero,  denok  aberastuko  gara.  Eta bakoitzak  bereari  uko  egin  gabe, euskara  izan  dadila  guztion  arteko  kohesio  eta  komunikazio hizkuntza. Horixe da Lingolang-en nahia eta apustua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina