Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2016/03/07

Frantseseko ikasleak Hendaiara

ÉCHANGE SCOLAIRE: IRUN-BAYONNE
2. mailako Frantsesa tailerreko ikasleek Irun-Baiona ikasle-trukean parte hartuko dute. Txingudi ikastolako Frantsesa tailerreko ikasleekin batera, Hendaiako Bellavista aterpetxera joango dira; bertan, Baionako Saint Joseph ikastetxeko ikasleekin egongo dira, eta elkar hobeto ezagutzeko, bi egun horietan hainbat jarduera egingo dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina