Páginas

2016/04/14

TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETA

Toki Alaiko Literatur Lehiaketa martxan dago. Idazlanak edozein gaiari buruzkoak izan daitezke eta edozein testu-motari egokitu. Ikasketa Buruaren bulegora zuzendu behar dira idazlanak apirilaren 18a baino lehenago. Goitizena erabiliz sobre handi batean aurkeztu behar dira, geletako kortxoetan dauden oinarriak jarraituz. Iaz bezala, 4 sari banatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko idazlan hoberenentzat bi maila edo kategorietan sailkatuta.
Sari banaketak apirilaren 28an ospatuko dira. Parte hartzaileek gonbidapena jasoko dute ordua eta lekua zehaztuta. Egun horretan bertan, baita Concurso de Marcapáginas-en sariak banatuko dira.

PEIO IRIARTE 2016KO GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN

Martxoaren 11n Aretxabaletan kantatu zuen Peio Iriartek, 2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Lehendabiziko parte hartzea izan du Peiok, Txingudiko Bertso Eskolako kideak. 60-70 lagunen aurrean kantatu zuten bertsolariek Murualde elkartean. Saioa eta gero, oso pozik zen Peio egindako lanarekin, aberasgarritzat hartzen du Aretxabaletako esperientzia, eta ikasten jarraitzeko motibazioa eman diola esan digu.

Era berean, Irunabarretik, bereziki eskertu nahi dugu azken hilabete parean Arkaitz Oiarzabal “Xamoak” Peiori emandako laguntza guztia, bai eta Egoitz Zelaia (Peioren irakaslea), Abel Zabala eta Igauri Lopetegi ere, saioaren egunean berean Peio Aretxabaletara lagundu izanagatik.

Zorionak PEIO!