Páginas

2012/11/07

Gazte gehiago joaten da liburutegietara

EAEko hamar gaztetik lau azken hilean liburutegietara edo mediatekara joan dira, Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuen arabera. Hain zuzen, behatoki honek 2012ko martxoan, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik ateratako datuak dira hauek. Horien arabera, 2012ko martxoan EAEko gazteen % 39k adierazi zuten aurreko hilean liburutegi edota mediatekaren batera joan zirela.

Adinen arabera handiagoa da liburutegietara joaten diren gazteen ehunekoa. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean laurdenak baino pixka bat gehiago dira liburutegietara hurbiltzen direnak (% 28), 15 eta 19 urte bitartekoen artean erdiak baino gehiago izatera iritsi dira (% 54).

Azken bost urteetan liburutegietarako joera zabaldu egin da. Hala ondoriozta daiteke inkesta honetako datuak 2007 eta 2008 bitartean Kulturaren Euskal Behatokiak eginiko antzeko inkesta batetik ateratakoekin alderatzen baditugu. Bost urtean %33tik %39ra igo da portzentaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina