Hondarribiako Saindua gaztelekuak martxan jarri du bere ekintza programazioa.
Ostiralero tailer edo txapelketa bat izango da, 12-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduak. Egingo diren tailerren
artean, funky, DJ tailerra, beldurrezko makillajea, autodefentsa,
birziklatutako materialeen eskulana eta papiroflexia tailerra dira.
Izuaren Etxea urriaren 31n hirugarren urtez antolatuko da. Azkenik, gaztelekuan ohikoa bihurtu den Santo Tomas jaia ospatuko da, abenduaren 21ean txistor eta taloekin.
Informazio gehiagorako, deitu 943 64 3198 zenbakira edota idatzi saindua@udal.gipuzkoa.net helbidera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina