Euskara batzordeko 50 ikasle Durangoko Azokara joan ziren abenduaren 5an, Ikaslearen Eguna ospatzera. Plateruena antzokian Joseba Irazokik eskainitako kontzertua ikusi zuten. Gero, azken hilabetetan kaleratutako liburu eta diskak eta hainbat musikari eta idazle ezagutzeko aukera izan zuten. Artisau azoka ikasle askok bisitatu zuten eta herrian zehar bueltatxo bat eman zuten. HNBko ikasleek balorazio oso ona egin dute irteeraz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina