Galiarren aroan. Cesar aurreko Akitania erakusketara bisita gidatua egin zuten atzo eta oso gustura ibili ziren. Material interesgarriak ikusi zituzten eta kontent bueltatu ziren ikastetxera.
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania erakusketaren helburua
Akitaniako bi Burdin Aroei buruz gaur egun dakiguna laburbiltzea da.
Objektu arkeologikoz osatuta dago eta hainbat gai lantzen ditu:
eguneroko bizitza, merkataritza, armak, ospea, sinesmenak edo erromatar
garaia. Eskualde horretan bizi izan ziren herrien arrastorik ederrenak
biltzen ditu erakusketak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina