Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean
bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa
da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida
prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.
Urtarriletik aurrera martxan jarriko dugu programa, non
neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola
egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko diren, errespetuan, askatasunean,
autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan
oinarritzen direnak, hain zuzen ere.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina