KorrikaEuskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa
erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta
gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea
ditu helburu. AEK-k antolatzen du Korrika: euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea.
Urepeletik Bilbora, 2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal
Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz. Bi mila kilometro
baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka
korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.Irundik martxoaren 21an, larunbatean, igaroko da eguerdi aldera eta baita igandean goizeko 6ak aldera ere.Ibilbide osoaren egutegia ezagutu nahi izanez gero, HEMEN sakatu. EUSKAHALDUNDU!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina