Páginas

2016/05/16

HIRITARTASUNAREN ASTEA

2. mailako ikasleek kurtsoan zehar hainbat proiektu garatu dituzte HIRITARTASUNA ikasgaian.

2A taldeak odol emaileak lortzeko kanpainia bultzatzen ari da eta aste honetan Radio Irun-era joango dira-
2Bko ikasleek elikagaien jasoketa prestatu dute eta aste honetan hainbat supermerkatuetan elikagaik jasoko dituzte Elikakaien Bankura eramateko.
2C taldeak pertsona ezinduen errealitatea ezatuarazteko helburuarekin, GUREAK elkartea bisitatzera joango da.
2Dko ikasleek Artiako Eguneko zentrua bisitatuko du, Agureak ON-LINE proiektuarekin.
2E taldea Ibarla errekaren garbiketan dihardu, Ingurunea Zaindu proiektuarekin.

MAIATZAK 17, ANIZTASUNA ABERASTASUNA

Maiatzak 17, LGTB-fobiaren kontrako eguna
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere, homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden aurreiritzi historikoak gaindituz. 
Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira.

TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Ikasle askok parte hartu zuten Literatur Lehiaketan eta oso zaila izan zen irabazle bakar bat izendatzea. June Cobo eta Jon Mokoroa izan ziren euskarazko testurik hoberenak idatzi zituztenak eta Sara eta Laura Martinez ahizpak gaztelaniazko idazlerik onenak dira. Aipamen berezia Koulé Coulibaly, Cristian Aramendi eta Peio Iriartek jaso zuten.