Páginas

2016/05/16

MAIATZAK 17, ANIZTASUNA ABERASTASUNA

Maiatzak 17, LGTB-fobiaren kontrako eguna
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere, homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden aurreiritzi historikoak gaindituz. 
Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina