Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/01/30

OIHAN VEGA TOKI ALAIEN

Gaur Oihan Vegak, euskal aurkezle, irrati esatari eta musikariak, 4. mailako ikaslei irrati saio baten funtzionamendua irakatsi die. Gaur egun, Gaztean aritzen da eta ETB 1eko GAZTEA klip saioa aurkezten du.
Ekintza osagarri hau Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak antolatu du.

2015/01/29

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa

elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera. Parte hartu nahi izanez gero, informazioa hemen lortu dezakegu:
http://postdata.elkar.com/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/oinarriak
Animatu eta apirilaren 15a baino lehen bidali!!!

H28 aldizkari saretirikoa irakurgai

Patxi Gallego eta beste hainbat ilustratzaileen lanez osatuta heldu da sarera sarerako jaio den 'H28' aldizkari satirikoa. Hilabetero doan zabalduko dute  Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin helbide honetan:
http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28_saretirikoa

2015/01/23

Aldaketak mediatekako ordutegian

 Otsailaren 2tik 5era Euskal girotze Barnetegira goazenez, Mediateka itxita egongo da asteartean eta osteguneko atsedenaldian
Asteleheneko, astearteko eta osteguneko arratsaldeetan ere itxita egongo da. Barkatu eragozpenak!


2015/01/15

EUSKAL GIROTZE BARNETEGIRA

Aurten ere Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeko ikasleak barnetegira joango dira 4 egunez. Otsailaren 2tik 5era Segura eta Elgoibarko barnetegietara joango dira 50 ikasle inguru EUSKARAZ ondo pasatzera.

Negu gorria ote datorren ez dakigunez, bada ez bada, mendirako arropa goxoa eraman beharko dute: berokia, eskularruak, txanoa, negurako pijama, galtzerdi potoloak, eta abar.

URTERO BEZALA PRIMERAN PASAKO DUTE!!!

HITZALDIA: JANARIA LUXU BIHURTZEN DENEAN

Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 4. mailako ikasle guztiek ELIKADURA JASANGARRIAri bururzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Eskolako Agenda 21 mintegiak, Ausolan enpresak eta Mundukide Fundazioak antolatzen dute hitzaldia.

LATINEKO IKASLEAK AMA XANTALEN BASELIZAKO NEKROPOLIRA ETA OIASSO MUSEORA



XX. mendeko Gipuzkoako panoramako gertakari arkeologiko garrantzitsuena da Oiasso. Ezerezetik, erromatar hiri bat atera da,   jarduera handiko kai paregabearen eta Aiako Harriako mea-ustiapenen inguruan hazi zena, gure aroko 70 eta 200 urte bitartean.


Azken aldiko esku-hartze arkeologikoek zibilizazio horren hondakinak identifikatu dituzte. Besteak beste, tenplu baten hondakinak eta nekropoli indigena nabarmentzen dira, Ama Xantalen baselizaren barruan, eta Junkaleko Ama Birjinaren elizaren atzealdeko terma edo bainu publikoak. Bestalde, Santiago kalean aurkitu den itsasontzietarako gotorlekuaren aztarnak Oiasso Museoan ikus daitezke.
Iturria: http://www.irun.org/turismo/irun_romano.asp

2015/01/13

Euskarazko aplikazioak zure mugikorrean

Elhuyar hizkuntza eta teknologia
Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu internet konexiorik gabe.
  • Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
  • Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
  • Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara
Erabiltzaileak uneoro hiztegiz aldatzeko aukera izango du menu nagusira joanez. Aplikazio honek tresna erabilgarria izan nahi du ikasle eta irakasleentzat, baita euskara erabiltzen duen edonorentzat ere.
Ezaugarriak:
• Hitzen ahoskera
• Bilatutako hitzen historiala
• Gogoko hitzen zerrenda
• Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera
• Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa
• Offline kontsultatzeko aukera


BADOK-en aplikazioa eskuragai dago jada, dohain jaitsita 

Euskal musika aldean eraman daiteke  Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.


11.000-tik gora kantu entzungai
BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu.  Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela.



Sangre de Mono

Xabi Ugalde eta Raul Martinez, Toki Alaiko ikasle ohiak, Sangre de Mono musika taldeko kideak dira. 2014. urtean hamabost kontzertu baino gehiago eman dituzte eta bere lehen diskoa argitaratu dute, La rebeliĂłn del Simio. 
Sangre de mono 2009 urtean hasten da rap/ragga talde bezala. Bi abeslarik osatzen zuten taldea eta oinarri musikaletaz lagundurik, abestiak sortzen hasi ziren.  Hurrengo urteetan Dj bat eta bi gitarrista gehitu ziren taldera.
2013an, bi abeslarietako batek taldea utzi zuen. Momentu horretan taldeak, oinarri musikalak alde batera utzi eta abesti originalak sortzea erabakitzen du. Urte berean, bateri-jolea (Raul) eta baxu-jolea (Xabi)  sartu ziren taldean haize eta estilo berriak ekarriz.
2014an, Sangre de Monok bere lehen CDa, La rebeliĂłn del simio, grabatzen du baliabide gutxiekin, autoedizioaren aldeko apustua eginez. Lehen lan honetan, rumba, vals, reggae… estiloak nahasten dira, betiere ragga/ska erritmoetan oinarrituta. 
Informazio iturriak:
http://www.sangredemono.com/eu/presentacion.php
Irunero aldizkaria

2015/01/08

2015ean ere jo ta ke!

Hemen gaude berriro martxan hamaika ekintza aurrera eramateko asmoz!

Gaur eta bihar 3. mailako ikasleek arrantzale baten hitzaldia disfrutatzeko aukera izango dute Gizarte mintegiko programazioaren baitan. Arrantzale izandako emakume baten esperientzia ezagutzeko aukera izango dute, hain zuzen ere.

Datorren ostegunean, hilak 15ean, aldiz, 4. mailako Plastikako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joango dira. Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikusiko dute eta tailer batean parte hartuko dute.

Geroago, Alhondigara joango dira "Black is Beltza", Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua ikustera.

Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu



Aurten "Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu" lelopean hainbat ekintza burutuko ditugu mediatekan.
Hasteko, ostiralean, hilak 16an, 1. mailako ikasle guztiek ekoizpena eta edizioari buruzko saio bat ospatuko dute.
Arkaitz Astiazaran etorriko da gurera Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala aurkeztera. Ostean, solasaldia dokumentalaren inguruan izango da. Nola prestatu duen bidaia, zer baliabide izan dira beharrezko, ekoizpena noren esku egon den, distribuzioa, eta abar gai jorratuko ditugu.

Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian 37 etapa osatuz, Euskal Herrian zehar burututako 4400km-ko txirrindula bidaia, 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Kirola, paisaiak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasoa... Euskal Herriko aniztasunaz gozatzeko aukera ederra!

Udaberri aldera Literatur Lehiaketa antolatuko dugu eta Patxi Gallego ilustratzailearekin (4. maila) eta Gorka Calzada idazlearekin (2. maila) literatur saioak burutuko ditugu Liburuaren eguna ospatzeko.