Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/05/07

IRUNERO DIGITALA

Euskararen hilabetea dela eta, hainbat ekintzen artean, Irungo Udalak IRUNERO aldizkariaren ale berezia kaleratu du. Oraingoan aldizkaria formatu digitalean egin da. Irungo Toki Alai BHI, El Pilar, Hirubide eta San Vicente ikastetxeetako ikasleen lanak plazaratu dira. Hona hemen dokumentuaren esteka. http://www.irun.org.
Geure ikastetxeko Irene Rubiok "Luz de putas" musika taldeari buruzko artikulua idatzi du eta "Euskarazko esaldirik politena" lehiaketa irabazi zutenen hitzak ikus ditzazkegu, besteak beste, Irunero aldizkariaren ale berezi honetan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina