- Xabier Mendiguren, Arantzak barrurantz
- Ana Magalon, Lasai, ez da ezer gertatzen
- Alaine Agirre, Odol mamituak
- Lander Garro, Gerra txikia
- Ana Jaka, Ez zen diruagatik
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2014/10/29
Helduentzako narratiba nobedadeak
IKT gomendioak
Toki Alaiko web orriaren ezkerreko panelean IKT GOMENDIOAK atala agertzen
da eta bertan familientzat eta ikasleentzat interesgarri izan daitezken
artikulu, bideo etab. zintzilikatzen joango dira IKT BATZORDEko kideak.
NESKEN FUTBOLA, IKUSGAI
Neskek hondartzako futbol txapelketan parte hartu dute lehen aldiz Donostian.
Sexuaren araberako diskriminazioari aurre egin, nesken kirolari presentzia publiko handiagoa eman, eta berdintasunezko
irizpideen alde egin du Donostia Kirolak. Eskola Kiroleko Kontxako lehia
hasi zen igandean, eta neskek ere aukera izan zuten hondartzan futbolean
jokatzeko. Lehen aldia izan zen, orain arte mutilen taldeena baitzen
lehia. Neskek beste zelaietan jokatzen zuten. Albiste hau Nerea Lizarraldek kaleratu du http://irutxulo.hitza.info/n.
2014/10/28
BELDUR BARIK
Ausartu zaitez film motz bat egitera zure mobilarekin!
Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 5. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.
OINARRIAK HELBIDE HONETAN ZEHAZTUTA AURKI DITZAZKEZU.
LANAK JASOTZEKO EPEA AZAROAREN 12AN BUKATZEN DA
SARIAK:
Saria: Samsung Galaxy Tablet bat.
Sari orokorraz gain, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak udalerrian egiten diren proposamen onena sarituko du.
IRABAZLEAREN AUKERA ETA SARI BANAKETA: Epaia jakinaraziko da azaroaren 25eko astean, Irungo udaleko webaren bidez. Saria eta diplomak aste horretan bertan emango dira 2014ko emakumeentzako indarkeriaren aurkako kanpainaren barruan.
* Entregaren eguna, tokia eta ordua jakinaraziko dira epaimahaiaren epaiarekin batera.
"Beldur Barik Ikus-entzunezko Sorkuntza Tailerra"
Gazteleku Martindozenean 2 tailer antolatu dira lehiaketarako ikus-entzunezkoa sortzeko laguntza izateko.
Zure ideiak artista talde batekin partekatu ahal izango dituzu. Zure lana Beldur Barik lehiaketan aurkezteko sorkuntzako urrats guztiak ematen lagunduko dizute.
www.irun.org - Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa
http://www.beldurbarik.org/

- 12-14 urte bitartekoentzat
- Egunak: urriak 29 eta 31
- Ordutegia: 17-20:00h
- Lekua: Gazteleku
- Inskripzioa: beldurbarik@irun.org
- Izen emateko epea: urriak 27
- 15-17 urte bitartekoentzat
- Egunak: azaroak 5 eta 7
- Ordutegia: 17-20:00h
- Lekua: Gazteleku
- Inskripzioa: beldurbarik@irun.org
- Izen emateko epea: azaroak 4
www.irun.org - Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa
http://www.beldurbarik.org/
2014/10/21
IRUNABAR, IRUNGO BERTSOAREN BILGUNEA
Irunabar Elkarteak bai euskararen praktika bai bertsolaritza bultzatzeko bertsozaleak biltzeko asmoz BERTSO ESKOLA burutzen du. Jada hilabete bat igaro da 2014-15 bertso ikasturtea hasi zenetik, baina izena emateko epeak irekita segitzen du. Interesik baduzue, anima zaitezte eta azaldu lasai. Ateak zabalik daude. Informazio gehiago HEMEN.
2014/10/15
URRIAK 16, ELIKADURAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurtengo gaia “MUNDUA ELIKATU, PLANETA ZAINDU” izango da. Elikadura jasangarriaren gaia landuko dugu Eskolako Agenda 21 programaren baitan ikasturte osoan zehar.
Eskolako Agenda 21 programa
Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Eskola Agenda 21 hezkuntza-komunitateak ikastetxeetako eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hartutako konpromisoa da.
- Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorra eragin: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasunaren azterketa egiten da.
- Curriculumaren berrikuntza: ingurumen hezkuntza indartzen da eta parte hartzeko metodoak aztertu, ingurumen-gaiak sakondu eta ingurumenaren erabilera didaktikoa bideratzen da.
- Komunitatearen parte-hartzea: Tokiko Agenda 21ean parte hartzea bultzatzen da eta herriaren egoera hobetzeko proposamenak udal ordezkariei aurkezten zaizkie.
2014/10/14
BIDASOAKO ABESBATZEN VIII. JAIALDIA
BIDASOA KANTARI Amaia KZ antzokian ospatuko da, Pio XII plazan.
EGITARAUA:
OSTIRALA 17, 20:00etan:
- Klap Grupo Vocal (Irun)
- Coros Oinarri-Pasaia Gazte Abesbatzak (Pasaia-Errenteria)
- Orfeoi Gazte (Donostia)
- Oñatiko Ganbara Abesbatza (Oñati)
LARUNBATA 18, 20:00etan:
- Skola Musik Grupo Vocal (Irun)
- Tximi-txama (Urrugne)
- Nurat Gazte Abesbatza (Vitoria-Gasteiz)
- Coro Juvenil del Orfeón Pamplonés (Iruñea-Pamplona)
IGANDEA 19, 12:00etan:
- Ametsa Gazte Abesbatza (Irun)
- S. Juan Bautista Abesbatza (Leioa)
- Joven Coro de la Comunidad de Madrid (JORCAM) (Madrid)
- Abesbatza guztiak elkarrekin / Canto en comĂşn
Sarreren salmenta guneak:
- Kutxabank WEB lotura jarraituz
- Irungo Turismo bulegoa. Luis Mariano Plaza; Astearteatik larunbatera: 10:30-13:30 eta 15:30-19:00; Igandea: 10:00-14:00
- Leihatilan ikuskizuneko egun berean
OHARRA: Coro Ametsa Elkartearen idazkarian bonuak salmentan jarriko dira, 2 eguneko (8 euro) eta 3 eguneko (10 euro), igandeko amaierako bazkariaren txartelez gain. Interesdunak elkartera hurbildu daitezke, Istillaga plazan, 5, behea, urriaren 9, 10, 13 eta 14an 18:00etatik 20:00etara.

2014/10/09
Atxagak irabazi du Euskadi saria, 'Nevadako egunak' eleberriagatik
Bernardo Atxagak idatzitako Nevadako egunak (Pamiela) hibridoa izan da 2013ko libururik onena. Idazleak AEBetan egindako egonaldia du abiapuntu lanak, eta memoria, ametsa eta fikzioa uztartu ditu.
Arrazoitu du epaimahaiak erabakia: «Hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan». Iñigo Roque itzultzaileak eraman du itzulpengintzako Euskadi saria, eta Idoia Estornes idazleak jaso du gaztelerazko literaturarena.
Iñigo Astizek Berria egunkarian kaleratutako informazioa da hau.
2014/10/08
Ziberjazarpenari aurre egiteko gida gurasoentzat
Ziberjazarpenari aurre egiteko gida chaval.es webgunetik deskargatu daiteke. Hortaz aparte, hainbat gomendio aurki ditzazkegu ikasleei IKTak modu egoki eta seguruan erabiltzen irakasteko.
Gurasotasun positiboa
HIRUKIDE Federaziotik, BAIKARA FEDERAZIOA eta beste elkarteekin
elkarlanean, gonbidapena egiten dizuete hitzaldi interesgarri batzuetara
etortzeko, non gurasoentzat zein gizarte- eta hezkuntza-mailan gero eta
gaurkotasun handiagoa duten gaien inguruan hausnartuko duten.
2014/10/06
EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN VIII. TXAPELKETA
Luma Hitz Jokoen hilabetekariaren bitartez, Euskal
Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketa antolatu du Xedera
Hitz Jokoak elkarteak, Irunen, 2014ko Urriaren
11n.
Urriaren 5a, Hegaztien Eguna
Mokozabalak Txingudiko badia zeharkatuz | . |
Hegaztiek migrazioan geldialdiak egiten dituzte Txingudiko badian bere kokapena zeharo aproposa delako. Atzo, urriaren 5an, Hegaztien Eguna ospatu zen eta aukera paregabea aprobetxatu zuten askok hegaztiak bere ekosisteman bistarazteko.
Arrano arrantzalea (Pandion Haliaetus) |
Hilaren bukaerararte Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatuta dagoen Ekoetxean honako erakusketa ikus daiteke: "Gure arrano arrantzaleak ezagutzen".
2014/10/02
ORDUTEGI ALDAKETA
Gaur, urriaren 2an, mediatekako ordutegia aldatzen da 2015ko maiatzaren 29a arte.
ARAUDIA
Atsedenaldi,
bazkalordu eta arratsaldetan mediateka irekita
egongo da astelehen, astearte eta ostegunetan.
10:05-10:35
12:35-14:05
16:05-17:05
ACEX- EOEK Programa: Arratsaldetan, eskolaz kanpoko orduetan,
laguntza jarduerak burutuko dira eskola liburutegian. Ikasleek laguntza jasotzeko aukera
daukate zailtasunak dituzten arloetan. Mediatekako arduradunak
tutoreekin elkarlanean, ikasleen jarraipena egingo du.
Asteazken
eta ostiraletan atsedenaldietan soilik:
9:55-10:20
eta 12:05-12:20
- Mediatekara ikastera edota irakurtzera joango gara.
- Mediatekan isiltasuna egongo da.
- Jatea eta edatea debekatuta dago.
- Liburuak zaindu behar dira, urratu edo zikindu gabe.
- Garrantzi handia du liburuak ongi ordenatuta egoteak; horregatik bere lekuan utzi edo liburuzainari eman, berak jarriko du berriz bere tokian.
- Etxerako maileguen epea errespetatu behar da eta liburua itzuli edo mailegua luzatu.
- Entziklopediak, hiztegiak eta aldizkariak ezin dira etxera eraman.
EUSKALBAR
EUSKARAZKO HIZTEGI GUZTIAK APAL BEREAN
Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara instalatzen den tresna-barra bati esker.
Euskalbarrekin euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da.

2014/10/01
BELDUR BARIK
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean
bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa
da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida
prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.
Urtarriletik aurrera martxan jarriko dugu programa, non
neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egin diezaioketen aurre erakusten duten jarrerak landuko diren, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak, hain zuzen ere.

ZINEMAZ BLAI
Pasa den astean Donostiako Zinemaldian Loreak, Lasa eta Zabala eta Vaskoniako historia bat estreinatu ziren, besteak beste.
Urriaren 16tik 18ra Hendaia Film Festival ospatuko da.
Urriaren 27tik 29ra arte
Zinemaren Festa.
Urriaren 16tik 18ra Hendaia Film Festival ospatuko da.
Urriaren 27tik 29ra arte
Zinemaren Festa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)