Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

Erabiltzailearen Txokoa

BA AL ZENEKIEN?

Mediatekako helburu nagusia ikasle, irakasle eta gurasoen artean jakintza zabaltzea da. Hartarako, kontsultatzeko eta lanerako aretoa, etxerako mailegua, Internet bidezko kontsultak eta antzeko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Institutuko Mediatekak anitz liburu eskaintzen dizkizu, irakurtzekoak, nahiz kontsultatzekoak, eta bai aldizkariak, DVDak eta abar ere. Horien guztien helburua da zuk gehiago eta hobeki ikastea eta baitaere gustura egontea.

MEDIATEKA HOBEKI EZAGUTZEN

MEDIATEKAKO EREMUAK
  • Harrera: Hemen liburuzainak erabiltzaileei informazioa eman eta dokumentuak mailegatzen dizkie. Katalogoa zaintzen du.
  • Apalategien eremua: Hemen liburuak egoten dira, gaika antolatuta. Errotulu batzuk ikusiko dituzu, armairu bakoitzeko liburuen gaiak aditzera emateko.
  • Lan eta irakurketa eremua: Kontsultak egiteko, ikasteko eta zure intereseko aldizkariak edo liburuak irakurriz dibertitzeko tokia.
  • Hemeroteka: Mediatekak jasotzen dituen aldizkariak egoten dira.
  • Bitrina: DVDak eta CD-ROMak daude.
  • Nobedadeen erakustokia: Hemen Mediatekara iritsi diren azken liburuak egoten dira ikusgai.
  • Komikien erakustokia: Hemen Mediatekara iritsi diren azken komikiak egoten dira.
  • Hiztegien eta entziklopedien erakustokia: Mota askotako hiztegiak eta entziklopedia eskura daude.
  • Ordeanagailuen eremua: Dokumentu elektronikoak kontsultatzeko edo Interneten sartzeko.
MEDIATEKAN DAUDEN DOKUMENTU MOTAK
  • INPRIMATUAK: 
        Liburuak eta aldizkariak
  • IKUSENTZUNEKOAK
        DVD eta CDak
  • ELEKTRONIKOAK
        CD-ROMak eta Web orrialdeak

NOLA BILATU INFORMAZIOA 

BA AL DAKIZU ZER DEN LIBURUTEGI BATEN KATALOGO INFORMATIZATUA?

KATALOGOAK nahi dugun dokumentua badagoen ala ez jakiteko balio du edota Mediatekan gordeta dauden dokumentuak ahalik eta azkarren aurkitu ahal izateko.
Katalogoa fitxa sail bat da, zeinetan liburuzainek Mediatekan sartzen den dokumentu bakoitzaren datu nagusiak anotatzen dituzten.
Fitxa bakoitza dokumentuaren "nortasun agiria" da eta datu hauez hornituta dago:
  • Egilearen izen-deiturak
  • Titulua 
  • Argitaletxea, urtea eta argitaratzearen lekua
  • Ezaugarri fisikoak (orrialdeak, iraupena, eta abar)
  • Bilduma
  • Gaia
  • Maila

LIBURUEN APALETAKO KOKAPENA
Liburuak gaien arabera sailkaturik egoten dira, hau da, gai berari buruzko liburu guztiak apalategi berean egoten dira.
Liburuak hamar taldetan sailkatzen dira: Sailkapen Hamartar Unibertsala deitzen zaio (CDU).
Horma-irudi bat daukagu Mediatekan eta apaletan kartelek eta errotuloek hau aditzera ematen dute.

0 GAI OROKORRAK. Hiztegiak, Entziklopediak, Bildumak
1 FILOSOFIA. PSIKOLOGIA
2 ERLIGIOA
3 GIZARTE ZIENTZIAK. Demografia, politika, ekonomia, hezkuntza
5 ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATUR ZIENTZIAK: Matematika, fisika, kimika, ekologia, geologia
6 ZIENTZIA APLIKATUAK: Medikuntza, ingenieritza, industria, informatika, eraikuntza
7ARTEA. MUSIKA. JOKOAK. KIROLAK. IKUSKIZUNAK
8 HIZKUNTZALARITZA. LITERATURA.
       FIKZIOZKO LITERATURA
a)Hizkuntzaren arabera:
Ingeleraz, euskaraz, gazteleraz

b)Generoaren arabera:
  • N Eleberria
  • P Olerkia
  • T Antzerkia
d)Adinaren arabera.
  • J/G Gazte literatura
 9 GEOGRAFIA. BIOGRAFIA. HISTORIA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina