Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2016/01/29

NanoKOMIK erronka

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako erronka abian jarri dute 2016ean zehar garatuko den nanoKOMIK proiektuaren baitan.

                                                                                       
Erronkaren bitartez, istorio original eta ideia berriztagarriak sortuko dituzte gazteek, eta ondoren, marrazkilari profesional batek lehenengo nanofikziozko komiki partehartzailean birsortuko ditu.


SORTU ZURE NANOKOMIKIA - Erraza da!

Erronka "nanobeteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza, hau da, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebetasun sofistikatuak  bereganatzen dituen pertsonaia. Horretarako, honakoa jakin behar duzu:

  • nanoboterea nola sortu: pertsonaiaren indarra edo trebetasuna sortzeko, zenbait nanobotere eta hauen atzean dauden materialen propietate harrigarriak ezagutu ahal izango dituzte webgunean. Ariketa honek, inspirazio iturritzat lagunduko die, nanobotere berri bat sortzeko edo dagoeneko existitzen den bat berrinterpretatzeko.
  • komikia nola sortu: webgunean eskura izango dituzte komikia sortzeko oinarrizko pausoak.     
  • Epea: otsailaren 1 eta apirilaren 30 bitartean.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
  • Formatua: gehienez A3 eta gutxienez A4 tamainan, gehienez bi orrialde. Lan digitalizatuen kasuan, inpresio bat orrialdeko, A4 tamainan edo proportzionalean 300 ppp erresoluzioarekin.  
  • Sariak: 400, 250 eta 100 euroko hiru sari jokoan. Hirugarren saria webgunearen bitartez botatuko da.
  • Informazio osoa oinarrietan.

LINGOLANG

Munduan  6.500  hizkuntza  baino  gehiago  hitz  egiten  dira.  Hizkuntzak  dira  kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak  eta  beraz,  munduko  kultura  aniztasunari  eusteko, hizkuntzak zaindu  behar  ditugu. Euskarak   Euskal   Herria   du   bizitoki   bakarra.  Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu.


Gure hiriko hizkuntza aniztasuna erakutsi nahi du Lingolang-ek, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure institutu, kale eta auzoetan. Aberastasun hori biltzeko, hizkuntza bakoitzari buruzko informazioarekin batera, Toki Alai BHIko ikasleen artean jasoko dituzten oinarrizko hitzak ezagutu eta entzun ahalko ditugu http://www.lingolang.net/index.html webgunean.


Bakoitzak bere hizkuntza zaindu eta  erabiltzeaz  gain,  beste  hizkuntza  batzuk  ere  ikasiz  gero,  denok  aberastuko  gara.  Eta bakoitzak  bereari  uko  egin  gabe, euskara  izan  dadila  guztion  arteko  kohesio  eta  komunikazio hizkuntza. Horixe da Lingolang-en nahia eta apustua.

2016/01/26

MEDIATEKAKO KATALOGOAREN KONTSULTA

Mediatekako katalogoa mediatekatokialai.blogspot.com-en txertatu da. 



Opacabies Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu duen 
gunea da, mediatekako fondoa katalogatzeko Abies programa erabiltzen duten ikastetxeek zein  elkarteek katalogoak elkarri parteka diezazkieten.

2016/01/22

Zeuk Esan laguntza zerbitzua

116111 Zeuk Esan  haurrak eta nerabeak orientatzeko, aholkatzeko eta informatzeko zerbitzua da, doakoa eta anonimoa. 

Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. 116111 telefonoan eta kanal birtualetan (Facebook, Twitter, Tuenti) daude zuretzat!

Deitu edo idatzi dezakezu:
  •     Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  •     Arazorik baduzu, edo buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
  •     Horrez gain, Zeuk Esan-engana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Oihan Vega Toki Alai BHIn

Aurten ere Euskara Mintegiak Oihan Vega, irrati esatari eta musikaria, gonbidatzen du Toki Alai ikastetxera 3. eta 4. mailako ikasleei bere lanari buruzko hitzaldia aurkeztu dezan.

Sahararen alde


Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XII. Elikagaien Karabana antolatu du Tindufera (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Toki Alai ikastetxean aste osoan zehar atuna, arroza, pasta, lekaleak, konpresak, eta abar jaso dira.

PLASTIKAko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan

Plastikako 4. mailako ikasleek Bilboko Arte Ederren Museoan sormen tailer batean parte hartu dute eta HORMAKO MEZUAK erakusketa paregabea ikusteko aukera izan dute. Museoko gidek azaldu dizkiete obra esanguratsuen ezaugarri nagusiak.

Neri bost!


TOKI ALAIKO DBHko 1. mailako ikasleek BELDUR BARIK! lehiaketan lehenengo saria irabazi zuten Neri bost! bideoari esker. Bideo honetan argi ikus daitezke egunero ustekabean pasa daitezkeen jarrera matxistak eta ahalduntzea duen neskek nola konpon ditzakeen.

IKASTETXEAN KONPOSTATZEKO TAILERRA

AGENDA 21 proiektuaren programazioaren baitan HONDAKINen kudeaketa lantzen ari gara aurten. 1. mailako ikasleek, jantokiko hondakin organikoak KONPOST bihurtuko dituzte. 
  • Gaia gelan landuko dute. Urtean zehar hiru egunetan Artelatz enpresako profesionalak etorriko dira ikasleekin gaia lantzeko:
        Urtarrilak 8, ostirala: Konpostajea nola egin.
        Martxoak 2, asteazkena: Konpostaje prozesuko bizidunen azterketa.
        Apirilak 4, astelehena: Mikroskopio digitalekin humuseko bizidunen azterketa.

  •     Konpostatzeko ontzia patioan kokatuko dugu.
  •     Astelehen, astearte eta ostegunetan konpostadorea elikatuko dute jangela orduan.
  •     Zenbait datu hartu beharko dute: tenperatura, pHa...