Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

ORDUTEGIA

  URRITIK MAIATZA ARTE, BIAK BARNE

Astelehen, astearte eta ostegunetan
10:05-10:35
12:35-14:05
16:05-17:05
Asteazken eta ostiraletan
09:55-10:20
12:05-12:20

IRAILAN ETA EKAINEAN
Astelehenetik ostirala arte
09:55-10:20
12:05-12:20

ARAUDIA

Garrantzi handia du denek parte hartzea eta laguntzea Mediatekak hobeki funtzionatzeko.
  •  Mediatekara ikastera edota irakurtzera joango gara.
  • Mediatekan isiltasuna egongo da.
  • Ordenagailuak modu egokian erabiliko ditugu informazioa bilatzeko edo euskarri elektronikoan lan egiteko.
  • Liburuak zaindu behar dira, urratu edo zikindu gabe.
  • Garrantzi handia du liburuak ongi ordenatuta egoteak; horregatik bere lekuan utzi edo liburuzainari eman, berak jarriko du berriz bere tokian.
  • Etxerako maileguen epea errespetatu behar da eta liburua itzuli edo mailegua luzatu.
  • Entziklopediak, hiztegiak eta aldizkariak ezin dira etxera eraman.
  • Jatea eta edatea debekatuta dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina