Osasunaren
Munduko Erakundeak (OME), 1990eko maiatzaren 17an hain zuzen ere,
homosexualitatea eta transexualitatea gaixotasun mentalen ataletik kendu
zituen, zientziari eta arrazoiari aurre eginez gizartean zeuden
aurreiritzi historikoak gaindituz.
Maiatzak
17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa da; betidanik, gizarteak
homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta genero
konportamentu ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu
egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman
bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta
lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea
geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa
jasaten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina