Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2016/03/15
IKASKETA BIDAIA
4. mailako ikasleak Katalunian daude Ikasketa bidaian aste osoan zehar. Atzo raftina egin zuten. Gaur, aldiz, eta bihar Bartzelona bisitatuko dute, hango ondarea ezagutu eta gozatzeko. Ostegunean Tarraco hiriko aztarna arkeologikoak ezagutzeko aukera izango dute. Azkeninik, ostiralean Port Aventura parkera joango dira eta etxerako bidaia egingo dute gauez. aste osoan zehar Cambrilseko Camping Joan-en lo egingo dute. Ondo pasa!!!
2016/03/07
DBH1eko ikasleekin hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko lanean
gabiltza. Horien artean, jangelan konposta egiten ari gara Zisare Txingudi proiektuaren barruan. Etxeko ohiturei buruzko inkesta anonimoa
egiten ari dira blogaren barruan eta etxean ditugun ohiturei buruzko
zortzi galdera motz azaltzen dira (birziklatzen ote dugun, erosketak
egiterako garaian ditugun ohiturak...).
Galdetegia erantzuteko: http://zisaretxingudi.org/gurasoentzat-inkesta-2/
Frantseseko ikasleak Hendaiara
ÉCHANGE SCOLAIRE: IRUN-BAYONNE
2. mailako Frantsesa tailerreko ikasleek Irun-Baiona ikasle-trukean parte hartuko dute. Txingudi ikastolako Frantsesa tailerreko ikasleekin batera, Hendaiako Bellavista aterpetxera joango dira; bertan, Baionako Saint Joseph ikastetxeko ikasleekin egongo dira, eta elkar hobeto ezagutzeko, bi egun horietan hainbat jarduera egingo dute.
2016/03/01
Literotordua
Oraingo honetan Patxi Gallego lankidearen Nork nobela grafikoa irakurriko dugu irakasleok egilearekin ospatuko den literatur saio informala baino lehen.
Bikoteka irakurtzen programa berriro martxan
GAztelania mintegiak 1. DBHn martxan jarri du aurten ere Bikoteka Irakurtzen Programa.
Programa hau Berdinen arteko Tutoritzan oinarritzen da. Helburu orokorrak bi dira: irakurketa gaitasuna garatzea eta elkarri laguntzen ikastea.
Informazio ehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Zergatik, Jamil?
Zergatik, Jamil? antzezlanaren protagonistak
zalantzak, drama eta intriga dira.
Tartean antzerki taldearen ikuskizuna ikustera joan ziren 1. eta 2. DBHko ikasleak Amaia Antzokira pasa den hilabetean.
Udalekuak
Betti Gotti euskara Kultur elkarteak gazteentzak udalekuak antolatu ditu Zuhatzako irlan 2016ko udaran disfrutatzeko. Izena emateko klikatu hemen http://bettigotti.eus/
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)