Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2016/03/07

DBH1eko ikasleekin hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko lanean gabiltza. Horien artean, jangelan konposta egiten ari gara Zisare Txingudi proiektuaren barruan. Etxeko ohiturei buruzko inkesta anonimoa egiten ari dira blogaren barruan eta etxean ditugun ohiturei buruzko zortzi galdera motz azaltzen dira (birziklatzen ote dugun, erosketak egiterako garaian ditugun ohiturak...).
    Galdetegia erantzuteko:  http://zisaretxingudi.org/gurasoentzat-inkesta-2/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina