Erreseina
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte
berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan:
modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak.
|
Erreseina
Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak.
Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista.Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.

MAITE-MAITE ILE-APAINDEGIA
Erreseina
Louisek astebetez praktikak egin
behar ditu, bere adineko ikasle guztiek
bezala. Ezta ideiarik ere non.
Ez zaio eskola gustatzen eta ez du bere burua
ezertan trebea ikusten.
“Nire ile-apaintzaileak praktiketarako ikasleak hartzen ditu”, bururatu
zaio amonari. “Hori porrot egin dutenentzat da, analfabetoentzat”, dio
Louisen aitak. Zirujaua da.
Louis, azkenean, Maite-Maite
ile-apaindegian hasiko da praktikak egiten. Berehala konturatu da
astebete baino gehiago geratu nahi duela, aita kontra izan arren.