Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
aisialdia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aisialdia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016/03/15
IKASKETA BIDAIA
4. mailako ikasleak Katalunian daude Ikasketa bidaian aste osoan zehar. Atzo raftina egin zuten. Gaur, aldiz, eta bihar Bartzelona bisitatuko dute, hango ondarea ezagutu eta gozatzeko. Ostegunean Tarraco hiriko aztarna arkeologikoak ezagutzeko aukera izango dute. Azkeninik, ostiralean Port Aventura parkera joango dira eta etxerako bidaia egingo dute gauez. aste osoan zehar Cambrilseko Camping Joan-en lo egingo dute. Ondo pasa!!!
2016/03/01
Udalekuak
Betti Gotti euskara Kultur elkarteak gazteentzak udalekuak antolatu ditu Zuhatzako irlan 2016ko udaran disfrutatzeko. Izena emateko klikatu hemen http://bettigotti.eus/
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.
2015/12/17
URTE BERRI ON!
2015 urtea bukatzear dago. Bihar, abenduaren 18a, urteko azken laneguna dugu. Guraso elkarteak, urtero bezala, hamaiketakoa prestatuko digu eta txistorra bokatak emango dizkigute 11:15etan.
Gabonak irakurtzeko oporraldi aproposak dira irakurketarekin gozatzeko. Baita estreinatu berri dugun Carlos Blanco Aguinaga kulturgunea ezagutzeko ere. Liburutegiko ordutegia hau da: Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 eta Larunbatean: 9:00 - 13:00.
Datozen egunetan artisautza azokak eta kultur elkarteen emanaldiak ospatuko dira Irunen. Disfrutatu Gabonak eta URTE BERRI ON!!!

2015/11/18
EUSKARA BATZORDEA BARRIAKO EGBan
Pasa den astean Normalkuntza Batzordeko 22 ikasle Barriako Euskal Girotze Barnetegian egon ziren astelehenetik ostegunera, jokuez, eskursioez, ginkanez eta disko festaz gozatzen.
2015/10/08
Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea estreinatu berri da.
Carlos Blanco Aguinaga (Irun, 1926-La Jolla, AEB, 2013), nobelagilea eta
irakaslea. Familia errepublikarrekoa, Blanco
Aguinaga Hendaian errefuxiatu zen beretarrekin, 36an gerra piztu zenean.
1939an, Mexikora joan zen familia, eta han hasi zituen Blanco Aguinagak
bere unibertsitate-ikasketak. Harvard-eko beka bat lortu ondoren,
AEBetara joan zen. Laurogeiko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitate sortu berriko irakasle ere izan zen. Erretiratu ondoren, eta hil arte, irakasle emeritua izan zen Kaliforniako Unibertsitatean.
Bere omenez, Irungo Udalak estreinatu berri duen San Juan plazako Kultur Guneari bere izena jarri dio.
Bere omenez, Irungo Udalak estreinatu berri duen San Juan plazako Kultur Guneari bere izena jarri dio.
Kultur ekintzei eta zerbitzu publikoei buruzko informazio guztia HEMEN.
Ordutegia
Urtarrila-Ekaina/ Urria- Abendua
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00.
Larunbatak: 9:00 – 13:00
Uztaila- Iraila
Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:00
Larunbatetan itxita.
Urtarrila-Ekaina/ Urria- Abendua
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00.
Larunbatak: 9:00 – 13:00
Uztaila- Iraila
Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 14:00
Larunbatetan itxita.
2015/09/23
Edertasuna, erakusketa berezia Oiasso Museoan
Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean
Betidanik, gizonak eta emakumeak euren itxura pertsonala hobetzen saiatu dira Naturak eskainitako baliabide guztiez baliatuz. Egipton, Grezian eta Erroman ohikoa zen kosmetiko eta olio perfumatuen erabilpena, baita tindu eta azalerako geruza edertzailena ere, ileorde eta pelukena barne. Orain sekretu horiek "Apain-mahaiko Istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean" erakusketan azalduko dira bilduma arkeologiko aparta baten bidez.http://www.irun.org/oiasso
2015/06/18
UDA, IRAKURKETAZ GOZATZEKO GARAIA
ADI!!!IRUNGO UDAL LIBURUTEGIAK ALDAKETAK IZANGO DITU ZERBITZUETAN.
Hemeroteka, ikasketa gela eta Internet zerbitzuak berdin jarraituko dute ondoko ordutegiarekin:
EKAINA
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00
Larunbata: 9:00 - 13:00
UZTAILA - IRAILA
Astelehena, Asteartea, Osteguna eta Ostirala: 8:00 - 14:00
Asteazkena: 8:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00
Larunbata: Itxita
San Juan plazako Carlos Blanco Aginaga liburutegi berrira liburu guztiak trasladatuko dituztenez, mailegu zerbitzua astelehenetik aurrera bertan behera geratuko da. Erabiltzaileentzako eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen, 8 ale hartu daitezke urrira arte.
https://es.pinterest.com/bibliotecairun/lecturasdeverano-udakoirakurketak/

2015/06/15
AZKEN ASTEA
2014-15 ikasturtea amaitzear dago. Gaur Hizkuntzaren Normalkuntza Batzordeko ikasle batzuk Zarautzera joan dira surf egitera.
Bestalde, 1. mailako Arkeologia tailerreko eta 2. mailako Arte tailerreko ikasleak Gizarte mintegiak antolatutako irteera egiten ari dira. Hauek Lizarraldera joan dira Andelos hiri erromatarra bisitatzera, Eunateko baseliza eta Artaxona herria bisitatzera.
Ekainaren 17an, asteazkenean, 2. mailako ikasleak Beasain aldera doaz abenturaz beteriko eguna pasatzera.
Ekainaren 17an, asteazkenean, 2. mailako ikasleak Beasain aldera doaz abenturaz beteriko eguna pasatzera.
2015/05/27
AZKEN IRTEERAK
Oso gutxi falta da 2014-15 kurtsoa amaitzeko, baina oraindik badira egin beharreko irteerak.
Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
Ekainaren 15an aldiz, Normalkuntza Batzordeko ikasle batzuk Zarautzera joango dira surf egitera.
Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
2015/05/21
ZABALDU HEGOAK FESTA
DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, Juneren Hegoak elkartearekin batera proiektu polita gauzatuko dute datorren larunbatean, maiatzaren 23an, Zabaltza plazan dirua jasotzeko, ume gaixoen eta bere familien egoera ezagutuarazteko eta ondo pasatzeko.
Juneren Hegoak elkartearen aldeko haurren festan marrazki tailerra, aurpegia margotzeko txokoa, jokoak, dastatzeko tarta goxoak eta ipuin kontaketa Estitxu Mentaberriren eskuz egongo dira goizeko 10etatik 14ak arte.
ZABALDU HEGOAK ZUK ERE!!!

2015/05/19
HONDARRIBIKO NESKAK
Hondarribia Futbol Elkarteak futbolean aritzeko gogoa duten neskak izena ematera animatzen ditu. Gogotsu dabiltza eta giro polita dute. Animatu!!!
BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
2015/01/08
Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu
Aurten "Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu" lelopean hainbat ekintza burutuko ditugu mediatekan.
Hasteko, ostiralean, hilak 16an, 1. mailako ikasle guztiek ekoizpena eta edizioari buruzko saio bat ospatuko dute.
Arkaitz Astiazaran etorriko da gurera Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala aurkeztera. Ostean, solasaldia dokumentalaren inguruan izango da. Nola prestatu duen bidaia, zer baliabide izan dira beharrezko, ekoizpena noren esku egon den, distribuzioa, eta abar gai jorratuko ditugu.
Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian 37 etapa osatuz, Euskal Herrian zehar burututako 4400km-ko txirrindula bidaia, 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Kirola, paisaiak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasoa... Euskal Herriko aniztasunaz gozatzeko aukera ederra!
Udaberri aldera Literatur Lehiaketa antolatuko dugu eta Patxi Gallego ilustratzailearekin (4. maila) eta Gorka Calzada idazlearekin (2. maila) literatur saioak burutuko ditugu Liburuaren eguna ospatzeko.
2014/12/15
Urteko azken astea
Jada 2014 urtea bukatzear dago. Azken aste honetan ekintza mordoa antolatu dira ikastetxean.
Alde batetik, 3. eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza afektibo-sexualarekin jarraitzen dute.
Lehenengo mailako Arkeologia Tailerreko ikasleak Ekainberrira doaz asteazkenean.
Bigarren mailako ikasle guztiak Gasteizeko Santa Maria katedrala ezagutzeko aukera izango dute, baita Erdi Aroko auzoa ere, asteartean, hain zuzen ere.
Hortaz aparte, Informatika arloko ikasleek Gabonetako postalak ekoiztu dituzte. Haien artean, bozketaren bidez, bat izango da aukeratua.
Ostiralean, urtero bezala, Gurasoen Elkarteak guztioi emango digu txistorra hamaiketakoaren orduan.
Gogoratu Udal Liburutegiak irekita daudela (Ikust Alaia liburutegiko ordutegia hau da Gabonetan: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
Larunbata: 9:00 - 13:00). Eitb.eus-en zinema euskaraz aurki dezakegu goxo etxean geratzeko. Irungo Udalak ere jarduera asko antolatu ditu egun hauetarako, adibidez, Gauproject, Bitamine Faktoriaren ideia originala. Bertan, erosketak egiten, kalean doan edo aisialdiaz disfrutatzen ari den jendea ustekabean harrapatzea proposatzen da musikarekin eta soinuarekin erritmikoki ordenatzen diren irudien eta bideoen proiekzioen bidez.
Ondo pasa oporretan!!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2014/09/12
Break Dance ikuskizuna Zabaltza plazan
"Dantza Hirian" mugaz
gaindiko jaialdi ibiltariak kalera ateratzen du dantza garaikidea.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.
Giroa
berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun
izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre
jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira).
bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako
3ko lehiei.
Epaimahai
ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek
eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly
(Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik,
Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik,
Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa, energia eta
estiloa ebaluatzeko azken hitza.
Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.
2014/03/17
ZINEMAREN JAIA 2014
Pasa den udazkenean bezalaxe, disfrutatu zinearekin, saioko 2,90 euroren truke!!!
Egunak: martxoaren 31tik apirilaren 2ra
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.
Informazio guztia hemen sakatuz.
Egunak: martxoaren 31tik apirilaren 2ra
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.
Informazio guztia hemen sakatuz.
2014/02/27
IRUNGO KULTUR AGENDA: INAUTERIAK
Ostegun Potoloa da gaur. Irungo erakundeek hainbat ekintza prestatu dituzte Inauteriak ospatzeko. Hortaz aparte, kontu-kontariak, erakusketak, musika eta tailerrak burutuko dira datozen egunetan.
Hemen klikatuz informazio guztia
Hemen klikatuz informazio guztia
2014/02/10
TAILERRAK MARTINDOZENEA GAZTELEKUAN
Aste honetan, ostegunetik larunbata arte, NINI tailerrak 12 eta 18 urteko gazteentzako dohainik.
OTSAILAKO AGENDA
MARTINDOZENEA GAZTELEKUAREN WEB GUNEA
OTSAILAKO AGENDA
MARTINDOZENEA GAZTELEKUAREN WEB GUNEA
2014/01/20
2014/01/13
IRUNGO GAZTEDIA AISIALDI TALDEA
Gaztedi Elkarteak nerabeei laguntza zerbitzu integrala eskaintzen die.
Dunboa ikatetxean dute hitzordua igandero 16:30tik 18:30ra.
Bertan biltzen dira Gaztedia
taldeko 12tik 16ra urte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egiteko. Boluntarioak eta gazteak diren hezitzaile talde gogotsu baten zuzendaritzapean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola, dantza... Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da, esaterako, paintball saioa, eskiatzera txangoa...
Informazioa Irunero hamabostekaritik hartuta, 220. zenbakia.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIKATUZ
Dunboa ikatetxean dute hitzordua igandero 16:30tik 18:30ra.
Bertan biltzen dira Gaztedia
taldeko 12tik 16ra urte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egiteko. Boluntarioak eta gazteak diren hezitzaile talde gogotsu baten zuzendaritzapean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola, dantza... Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da, esaterako, paintball saioa, eskiatzera txangoa...Informazioa Irunero hamabostekaritik hartuta, 220. zenbakia.
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIKATUZ
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)