Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/01/08

Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu



Aurten "Edizio Mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu" lelopean hainbat ekintza burutuko ditugu mediatekan.
Hasteko, ostiralean, hilak 16an, 1. mailako ikasle guztiek ekoizpena eta edizioari buruzko saio bat ospatuko dute.
Arkaitz Astiazaran etorriko da gurera Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala aurkeztera. Ostean, solasaldia dokumentalaren inguruan izango da. Nola prestatu duen bidaia, zer baliabide izan dira beharrezko, ekoizpena noren esku egon den, distribuzioa, eta abar gai jorratuko ditugu.

Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian 37 etapa osatuz, Euskal Herrian zehar burututako 4400km-ko txirrindula bidaia, 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Kirola, paisaiak, ohiturak, mendiak, animaliak, itsasoa... Euskal Herriko aniztasunaz gozatzeko aukera ederra!

Udaberri aldera Literatur Lehiaketa antolatuko dugu eta Patxi Gallego ilustratzailearekin (4. maila) eta Gorka Calzada idazlearekin (2. maila) literatur saioak burutuko ditugu Liburuaren eguna ospatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina