Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/01/08

2015ean ere jo ta ke!

Hemen gaude berriro martxan hamaika ekintza aurrera eramateko asmoz!

Gaur eta bihar 3. mailako ikasleek arrantzale baten hitzaldia disfrutatzeko aukera izango dute Gizarte mintegiko programazioaren baitan. Arrantzale izandako emakume baten esperientzia ezagutzeko aukera izango dute, hain zuzen ere.

Datorren ostegunean, hilak 15ean, aldiz, 4. mailako Plastikako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joango dira. Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikusiko dute eta tailer batean parte hartuko dute.

Geroago, Alhondigara joango dira "Black is Beltza", Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz, Fermin Muguruzak sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa-proiektua ikustera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina