
XX. mendeko Gipuzkoako panoramako gertakari arkeologiko garrantzitsuena da
Oiasso. Ezerezetik,
erromatar hiri bat atera da, jarduera handiko kai paregabearen eta
Aiako Harriako mea-ustiapenen inguruan hazi zena, gure aroko 70 eta 200 urte bitartean.

Azken aldiko esku-hartze arkeologikoek zibilizazio horren hondakinak
identifikatu dituzte. Besteak beste, tenplu baten hondakinak eta nekropoli indigena nabarmentzen dira,
Ama Xantalen baselizaren barruan, eta
Junkaleko Ama Birjinaren elizaren atzealdeko terma edo bainu publikoak. Bestalde, Santiago kalean aurkitu den itsasontzietarako gotorlekuaren aztarnak
Oiasso Museoan ikus daitezke.
Iturria:
http://www.irun.org/turismo/irun_romano.asp
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina