Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/01/13

Euskarazko aplikazioak zure mugikorrean

Elhuyar hizkuntza eta teknologia
Elhuyar hiztegi elebidunak mugikorretan erraz kontsultatzeko aplikazio berria da. Aplikazio bakar batean ondoko hiru hiztegietan bilaketa egiteko aukera izango duzu internet konexiorik gabe.
  • Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania - euskara
  • Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
  • Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara
Erabiltzaileak uneoro hiztegiz aldatzeko aukera izango du menu nagusira joanez. Aplikazio honek tresna erabilgarria izan nahi du ikasle eta irakasleentzat, baita euskara erabiltzen duen edonorentzat ere.
Ezaugarriak:
• Hitzen ahoskera
• Bilatutako hitzen historiala
• Gogoko hitzen zerrenda
• Zuzenen hitzean klik egin eta bilaketa egiteko aukera
• Webguneko “Eguneko hitza”-ren informazioa
• Offline kontsultatzeko aukera


BADOK-en aplikazioa eskuragai dago jada, dohain jaitsita 

Euskal musika aldean eraman daiteke  Badok-en aplikazioari esker. Dagoeneko eskuragai dago Google Play eta Apple Store dendetan. Dohainik deskargatu daiteke. Aplikazioa Badok Berriaren Euskal Musikaren atariak eskaintzen duen zerbitzua osatzera dator. Badok egokitu egin da eskuko gailuetan erabilgarriago izateko, azken batean, euskarazko musika entzuleengadik eskurago egoteko.


11.000-tik gora kantu entzungai
BADOK-ek apustua egin du musika erabiltzaileen belarrietara eramateko. Hori lortzeko, streaming bidezko musika iturri ezberdinak baliatzen ditu.  Plataforma digital garrantzitsuenetan dagoen euskarazko musika ekartzen dugu BADOK-era, entzuleak goza dezan eta, nahi badu, elkar banatu dezan. Kontuan hartu behar da BADOK berriaren garapena nahiko berritzailea dela, eta ondorioz hasieran proba garaian izango dela.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina