Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/02/27

Toki Alai Ikastetxeko webgunearen dominio berria


Orain arte Toki alai Ikastetxeko webgunearen helbidea hau zen www.tokialai.org. Orain aldiz WWW.TOKIALAI.EUS webgunea erabiliko dugu.

19. KORRIKA EUSKAHALDUNDU!



Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

AEK-k antolatzen du Korrika: euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundea.

Urepeletik Bilbora, 2015eko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Irundik martxoaren 21an, larunbatean, igaroko da eguerdi aldera eta baita igandean goizeko 6ak aldera ere. Ibilbide osoaren egutegia ezagutu nahi izanez gero, HEMEN sakatu. 
EUSKAHALDUNDU!



2015/02/25

TOKI ALAIKO LITERATUR LEHIAKETA


OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
Toki Alaiko ikasle guztiek parte hartu dezakete.

MAILAK
A MAILA: 1. eta 2. mailako ikasleak

B MAILA: 3. eta 4. mailako ikasleak

GAIA
Ikasle bakoitzak nahi bezain ipuin aurkez ditzake, Nazioarteko Liburuaren Egunarekin lotutako gaiari buruzkoak, hain zuzen ere.


LUZERA ETA AURKEZPENA
A MAILA: Lan guztiak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira eta gutxienez orrialde bateko luzera izan behar dute. Letra mota Times New Roman izan behar da, 12 tamainakoa.
B MAILA: Lan guztiak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira eta gutxienez bi orrialdeko luzera izan behar dute. Letra mota Times New Roman izan behar da, 12 tamainakoa.

AURKEZTEKO EPEA ETA BALDINTZAK
Ipuinak Ikasketa Buruaren bulegoan entregatu behar dira martxoaren 27a baino lehenago, sobre handi batean, non goitizena bakarrik agertuko den. Sobre handian, ipuinaz aparte, beste sobre txiki bat sartu behar dugu. Sobre txikian izena eta taldea sartuko dugu. Ipuinean sobre handian jarri dugun goitizena bakarrik agertu behar da.

SARIA
Maila bakoitzeko irabazleak e-book bat jasoko du.

EPAIMAHAIA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia Euskara Mintegiko irakasle guztiek osatzen dute. Bere erabakia apirilaren 23an, Nazioarteko Liburuaren Egunean, jakinaraziko dute eta sariak banatuko dituzte.

 
Bases del concurso de cuentos de Toki Alai

PARTICIPANTES
Podrá participar cualquier alumno del Instituto Toki Alai.
CATEGORÍAS
Categoría A: alumnos de Primer Ciclo.
Categoría B: alumnos de Segundo Ciclo.
TEMÁTICA
Cada alumno participante podrá presentar cuantos cuentos desee, relacionados con el Día del libro.
EXTENSIÓN Y PRESENTACIÓN
Categoría A: un mínimo de 1 página, mecanografiada a un espacio, y en letra Times New Roman de tamaño 12.
Categoría B: un mínimo de 2 páginas, mecanografiadas a un espacio, y en letra Times New Roman de tamaño 12.
PLAZO Y CONDICIONES DE ENTREGA
Los cuentos se entregarán en el despacho de la jefa de estudios antes del 27 de marzo, en un sobre grande en el que únicamente figurará un seudónimo. Dentro del sobre, además del cuento, cada participante deberá introducir un sobre pequeño en cuyo interior figuren su nombre y su clase. En el cuento no deberán poner su nombre, sino el mismo seudónimo que en el sobre grande.
PREMIOS
Habrá un premio por cada categoría, que consistirá en un e-book.
FALLO DEL JURADO Y ENTREGA DE PREMIOS
El jurado, compuesto por los profesores del Departamento de Lengua, anunciará su resolución y entregará los premios el 23 de abril, Día del Libro.

2015/02/12

INAUTERIAK

Gaur "Ostegun potoloa" da. Inauteriak, jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira eta antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena.

 

 
Bihar, hilak 13, Toki Alaiko Inauteri Jaialdia ospatuko dugu eta ikuskizun paregabeaz disfrutatuko dugu. Mozorrorik onena, koreografiarik onena eta euskal izaera duen emanaldirik onena sarituak izango dira. Sari berezia irakasle umoretsuenarentzat izango da.

ONDO PASA ETA JAIEGUNETAN GOZATU!

2015/02/10

Zure kontsumoak mundua alda dezake

Irungo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (OIMC) zazpigarren urtez jarraian Mikromezuen eta Kartelen Lehiaketarako deialdia egin du. 
Ekimena martxoaren 15eko ospakizun ekitaldietan kokatzen da , Kontsumitzailearen Eskubideen Egunean, hain zuzen ere.


Lehiaketak bi modalitate ditu. Lehendabizikoa mikromezuei buruzkoa da. DBHko ikasleei zuzentzen zaie eta 30 hitz baino gutxiagoko mezuak egin behar dira, laguntza grafikorik gabe. Mikromezuak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal dira eta omic@irun.org posta elektronikora bidali beharko dira edo, Irungo Gazte Bulegoaren -lehiaketa honen laguntzailea denez- Whatsapp-aren bidez, 607 771 173 zenbakira, 2015eko otsailaren 28ra arte.

Modalitate honetako sariak Samsung Galaxy Tab4 Wifi 16Gb bi tablet dira, hizkuntza kategoria bakoitzean, tablet bat.

Urte honen gaiaren proposamenarekin, OMIC-etik irundar gazteei bota nahi zaien galdera, beharbada, zenbait neurrigabekoa iruditu ahal da baina hausnartzen badugu pixka bat, hainbesterako ere ez da. Azken finean, mundua, humanitatea, haustura handiak edota gertaera gakoen bidez ez da eraldatu soilik, baizik eta ere egunerokoaren ekintza txikiei esker. Ekintza hauek, gehituta eta denboran luzatutak gizakiaren garapena aldatu egin dute; aldatu eta, espero dezagun, hobetuz ere. Horregatik, bakoitzaren ekarpenak bere eguneko kontsumoan oso era garrantzitsuan eragin dezakeela pentsatzen dugu. Gure eguneroko ohituretako eraginkortasun handiago bati esker humanitatearen jasangarritasunean hoberako eragina izango duelakoan gaude. Hauxe da edizio honetan gure hiriko gazteei botatzen zaien gaiaren esanahia.

PABLO ZAPATA IDAZLEA TOKI ALAIEN

Pablo Zapata Lerga idazle naparra gure mediatekara etorri da gaur Bajo la sombra de la gran pirámide obra aurkeztera. 
2. mailako ikasle batzuek izan dute aukera irakurritako obraren egilea ezagutzeko, obrari buruzko galderak egiteko, edota ipuin harrigarriak entzuteko. Eskerrik asko Pablo!