Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2015/05/27
AZKEN IRTEERAK
Oso gutxi falta da 2014-15 kurtsoa amaitzeko, baina oraindik badira egin beharreko irteerak.
Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
Ekainaren 15an aldiz, Normalkuntza Batzordeko ikasle batzuk Zarautzera joango dira surf egitera.
Bihar, hilak 3an, 1. eta 3. mailako ikasleek musika emanaldia eskainiko digute Toki Alaiko kide guztiei Amaia antzokian. Kontzertua goizeko 10etan hasiko da.
EKAINEAN ORDUTEGI ALDAKETA
Urtero bezala, ekaina iristean, atsedenaldietan soilik irekitzen da Mediateka. Beraz, ordutegia honako hau izango da astelehenetik ostiralera:
09:55-10:20
12:05-12:20
Animo guztioi, azken ttanpa da eta!!!
ASIER SERRANOREN LITERATURA ETA MUSIKA
Asier Serrano, euskal idazle eta kantugilea, Gazteluzarrera etorriko da datorren ostiralean, maiatzak 29an.
4. mailako ikasle guztientzako Euskara Mintegiak antolatu du ekintza interesgarri hau. Literatura eta Musika hitzaldian Asierrek bere ibilbideari buruz solastuko du ikasleekin. Kitarra ere ekarriko du eta abesti mitikoak joko ditu.
ZIBERMANAGERRAK
DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, teknologia berrien bidezko jazarpena edo ziberbullying-aren inguruko prebentzioa bultzatzen duena.
2Ako ikasleak Toki Alai eta Dunboako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak bisitatuko dituzte.
Informazio gehiago HEMEN.
2Ako ikasleak Toki Alai eta Dunboako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak bisitatuko dituzte.
Informazio gehiago HEMEN.
Odol Emaileen Elkarteari lagunduz, biziari baietz esan!
DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, ODOL EMAILEAK lortzeko kanpaina. Ikasleen asmoa odola emateko pertsonak lortzea da.
Proiektu honen bidez odolaren garrantziaz jabetu dira, eta ikasi dute askotan, arrazoi ezberdinak direla eta, jendeak odola behar duela. Odola sintetikoki fabrikatzea ezinezkoa da eta gaixoek ezin dute itxaron. Beraz, odol emaileen laguntza ezinbestekoa da.
Informazio gehiago HEMEN.
2015/05/21
ZABALDU HEGOAK FESTA
DBH 2. mailako ikasleek Hiritartasuna ikasgaiaren baitan hainbat proiektu burutzen ari dira. Haien artean, Juneren Hegoak elkartearekin batera proiektu polita gauzatuko dute datorren larunbatean, maiatzaren 23an, Zabaltza plazan dirua jasotzeko, ume gaixoen eta bere familien egoera ezagutuarazteko eta ondo pasatzeko.
Juneren Hegoak elkartearen aldeko haurren festan marrazki tailerra, aurpegia margotzeko txokoa, jokoak, dastatzeko tarta goxoak eta ipuin kontaketa Estitxu Mentaberriren eskuz egongo dira goizeko 10etatik 14ak arte.
ZABALDU HEGOAK ZUK ERE!!!

2015/05/20
Gerta dakizue
Aesleme (Asociación para el estudio de la lesión medular espinal) elkarteak "Gerta dakizue" hitzaldia emango du 4. DBHko ikasleentzat.
Bizkarrezur muineko lesioak sortzen dituzten istripuen prebentzioa da helburua. AESLEMEk sentsibilizazio lana egiten du neska-mutilak ondo konturatu daitezen errepideak arrisku handia daukala, eta trafiko-istripuek ondorio latzak izan ditzaketela eguneroko bizimoduan.

Agenda 21. Irungo eskolen arteko foroa
Bihar, maiatzaren 21an, Agenda 21 proiektuan, garapen iraunkorrerako hezkuntzako eskola-programan, lan egin duten ikasleak Irungo eskolen arteko forora joango dira beste ikaskideekin haien esperientzia partekatzera.
2015/05/19
HONDARRIBIKO NESKAK
Hondarribia Futbol Elkarteak futbolean aritzeko gogoa duten neskak izena ematera animatzen ditu. Gogotsu dabiltza eta giro polita dute. Animatu!!!
BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN
BERTSOLARITZA
Irungo Bertso Eskolak eta Euskara Mintegiak DBH 2. mailako ikasleentzako bertsolaritzari buruzko tailerra antolatu zuten. Peio Iriarte, 3. mailako ikaslea, bertsolaria da eta iraskale ibili zen saio honetan.
https://irunabar.wordpress.com/2015/05/18/toki-alai-gaztelu-zaharren-bertsotan/
https://irunabar.wordpress.com/2015/05/18/toki-alai-gaztelu-zaharren-bertsotan/
2015/05/18
Elikadura tailerreko ikasleak Ordiziako Azokara
Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, 1.DBHko elikadura tailerreko ikasleak Ordiziara joango dira Azoka bisitatzera.
http://www.ordiziakoazoka.com/
http://www.ordiziakoazoka.com/
2015/05/13
Maiatzaren 17an, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna
Munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta,
homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatuko da datorren igandean, maiatzaren 17an.
1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Maiatzaren 17an izan zen. Gertaera garrantzitsu hori kontuan hartuta, urtero ospatzen da homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna.
Sexu askapenaren aurrerapausoak nabarmenak dira gure gizartean. Hala ere, bada zereginik. Azken boladan egin diren ikerketen emaitzak ez dira nahi bezain onak izan. Nerabeen jarrerak aniztasun afektibo-sexualaren aurrean izeneko ikerketa Donostiako hainbat ikastetxetan egin zuten . Horrek datu kezkagarriak utzi zituen eta ikasle askok jokabide homofoboa izaten dutela utzi zuen agerian. Baina ez hori soilik; gainerako ikasle gehienak horien lekuko izan arren, isilik geratzen dira eta jarrera pasiboa izaten dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan bullyng homo-lesbo-transfobikoa gertatzen da. Hortaz, aurreiritzi homofobo eta transfoboak prebenitu behar dira, eta horien kontra borrokatu. Eskoletan homofobia saihestea ezinbestekoa da edonori erabat libre sentitzeko eta bere sentimenduak adierazteko aukera emango dion gizartearen oinarriak finkatzeko.
Gehitu, Ehgam, Aldarte

PATXI GALLEGO ILUSTRATZAILEAREN HITZALDIA
Bihar, ostegunean, 2014-15 ikasturteko mediatekako azken ekintza burutuko dugu. Edizio mundua ezagutuz, irakurzaletasuna bultzatu lelopean ilustrazioari buruzko hitzaldia emango digu Patxi Gallego irakasle eta ilustratzaileak. 4. mailako hainbat ikaslek aukera izango dute ilustrazio lanaren prozesua nolakoa den ezagutzeko.
Patxi komikigile gipuzkoarra da. Arte ederrak ikasi zituen Leioan.
Patxi komikigile gipuzkoarra da. Arte ederrak ikasi zituen Leioan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)