Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
gaztea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gaztea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/14

PEIO IRIARTE 2016KO GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN

Martxoaren 11n Aretxabaletan kantatu zuen Peio Iriartek, 2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Lehendabiziko parte hartzea izan du Peiok, Txingudiko Bertso Eskolako kideak. 60-70 lagunen aurrean kantatu zuten bertsolariek Murualde elkartean. Saioa eta gero, oso pozik zen Peio egindako lanarekin, aberasgarritzat hartzen du Aretxabaletako esperientzia, eta ikasten jarraitzeko motibazioa eman diola esan digu.

Era berean, Irunabarretik, bereziki eskertu nahi dugu azken hilabete parean Arkaitz Oiarzabal “Xamoak” Peiori emandako laguntza guztia, bai eta Egoitz Zelaia (Peioren irakaslea), Abel Zabala eta Igauri Lopetegi ere, saioaren egunean berean Peio Aretxabaletara lagundu izanagatik.

Zorionak PEIO!

2016/03/01

Udalekuak

Betti Gotti euskara Kultur elkarteak gazteentzak udalekuak antolatu ditu Zuhatzako irlan 2016ko udaran disfrutatzeko. Izena emateko klikatu hemen http://bettigotti.eus/

UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!
Martxoaren 7tik aurrera izena eman daiteke udalekutara joateko. Informazio gehiago hemen.

2016/01/22

Zeuk Esan laguntza zerbitzua

116111 Zeuk Esan  haurrak eta nerabeak orientatzeko, aholkatzeko eta informatzeko zerbitzua da, doakoa eta anonimoa. 

Zeuk Esanek adingabe guztien ondoan egon nahi du, lagundu ahal izateko. 116111 telefonoan eta kanal birtualetan (Facebook, Twitter, Tuenti) daude zuretzat!

Deitu edo idatzi dezakezu:
  •     Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  •     Arazorik baduzu, edo buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
  •     Horrez gain, Zeuk Esan-engana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?)
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Oihan Vega Toki Alai BHIn

Aurten ere Euskara Mintegiak Oihan Vega, irrati esatari eta musikaria, gonbidatzen du Toki Alai ikastetxera 3. eta 4. mailako ikasleei bere lanari buruzko hitzaldia aurkeztu dezan.

2015/09/23

NERABEEKIN ETA GURASOEI programak

Familiari arreta emateko programak dira. Babes-taldeen bidez egiten da, eta talde horietan, aitek zein amek beren esperientziak eta zalantzak partekatu eta orientazioa eta laguntza aurkitzen dute.
Izena emateko epea urriaren 15a arte izango da. Informazio gehiago hemen:
http://www.irun.org/cod/programas/programa.asp?idioma=2&clave=2953


2015/05/13

Maiatzaren 17an, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatuko da datorren igandean, maiatzaren 17an.

1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Maiatzaren 17an izan zen. Gertaera garrantzitsu hori kontuan hartuta, urtero ospatzen da homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna.

Sexu askapenaren aurrerapausoak nabarmenak dira gure gizartean. Hala ere, bada zereginik. Azken boladan egin diren ikerketen emaitzak ez dira nahi bezain onak izan. Nerabeen jarrerak aniztasun afektibo-sexualaren aurrean izeneko ikerketa Donostiako hainbat ikastetxetan egin zuten . Horrek datu kezkagarriak utzi zituen eta ikasle askok jokabide homofoboa izaten dutela utzi zuen agerian. Baina ez hori soilik; gainerako ikasle gehienak horien lekuko izan arren, isilik geratzen dira eta jarrera pasiboa izaten dute. 

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan bullyng homo-lesbo-transfobikoa gertatzen da. Hortaz, aurreiritzi homofobo eta transfoboak prebenitu behar dira, eta horien kontra borrokatu. Eskoletan homofobia saihestea ezinbestekoa da edonori erabat libre sentitzeko eta bere sentimenduak adierazteko aukera emango dion gizartearen oinarriak finkatzeko.
Gehitu, Ehgam, Aldarte


2015/04/16

Drogen kontsumoaren prebentziorako hitzaldiak



Drogen kontsumoa eta menpekotasuna saihesteko eta horri aurre egiteko, prebentzioa ezinbestekoa da. Ikasle guztiek  drogen arriskuei eta ondorioei buruzko hitzaldiak jasoko dituzte.

2015/01/30

OIHAN VEGA TOKI ALAIEN

Gaur Oihan Vegak, euskal aurkezle, irrati esatari eta musikariak, 4. mailako ikaslei irrati saio baten funtzionamendua irakatsi die. Gaur egun, Gaztean aritzen da eta ETB 1eko GAZTEA klip saioa aurkezten du.
Ekintza osagarri hau Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeak antolatu du.

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

KULTURAREN PLAZA

Hemen daukazue Durangoko Azokaren 49. ediziorako prestatu den ekitaldien egitaraua, diziplina guztietatik apur bat daukana, literaturatik film laburretara, antzerkitik musikara... Beteta eta bizi-bizi dator Kulturaren Plaza.
Guztira, 240 stand eta 150 ekitalditik gora, guztietara joateko desiatzen gaude. Ekitaldi guztiak dire debalde, Plateruenako bi kontzertu handi izan ezik:
  • Hesian eta Vendetta taldeak ariko dira abenduaren 5ean (ostirala - 23:00), bi taldeek ekarriko dituzte kanta berriak oholtza gainera. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu
  • Gatibu, abenduaren 7an (igandea - 23:00) bere disko berria aurkezteko estreinako kontzertua emango dute kafe antzokian. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu

2014/11/10

Hezkuntza afektibo sexuala

Gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako, 3. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo sexuala jasoko dute abenduan. 


SEXU MUXU lekua Eusko Jaurlaritzak proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. 
SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei dago zuzendua. Bertan, hiru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko ditugu.

2014/09/22

Gurasoekin eta Gazteekin programak martxan

"Gurasoekin" gurasoei laguntzeko programan eta "Gazteekin" nerabeei laguntzeko programan izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen da. Programa horiek Irungo Udaleko Gizarte Ongizatea, Hezkuntza eta Gazteria Arloak antolatzen ditu.

2014/09/12

Break Dance ikuskizuna Zabaltza plazan

"Dantza Hirian" mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak kalera ateratzen du dantza garaikidea.
Zabaltza plazako ikuskizunak gaur, 17:30ean hasiera emango dio Irunen egingo den Break Dance-ko Nazioarteko 2. Battle delakoari.

Giroa berotzeaz arduratuko dena 2014ko Oilar Borrokako Espainiako Txapeldun izan den Barakaldoko Invert izango da (bat-bateko errimekin aurrez aurre jartzen diren oilar borrokak bi rapzaleen arteko lehiak dira). bitartean, Zaragozako Put One DJ-ak soinu-banda jarriko die 3ren aurkako 3ko lehiei.

Epaimahai ibilbide ezaguneko Break Dance modalitateko hiru dantzari profesionalek eratzen dute: Jess (Bartzelona), Chino (Madril) eta Tony Le Guilly (Baiona) izango dira azken hitza izango dutenak Parisetik, Bordeletik, Baionatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik, Bilbotik, Gasteiztik, Errioxatik datozen BBoy-en originaltasuna, erritmoa,  energia eta estiloa ebaluatzeko azken hitza.

Lehiaketa horren ondoren, bi bat orduko iraupena izango du, Irunen egingo diren ikuskizunak Bartzelonako Jordi Vilasecaren "Azala 2" koreografiarekin amaituko dira.

2014/01/13

IRUNGO GAZTEDIA AISIALDI TALDEA

Gaztedi Elkarteak nerabeei laguntza zerbitzu integrala eskaintzen die.

Dunboa ikatetxean dute hitzordua igandero 16:30tik 18:30ra. 
Bertan biltzen dira Gaztedia taldeko 12tik 16ra urte bitarteko nerabeak lagunartean arratsalde pasa egiteko. Boluntarioak eta gazteak diren hezitzaile talde gogotsu baten zuzendaritzapean hainbat jarduera burutzen dituzte: jokoak, kirola, dantza... Hilean behin ekintza berezi bat antolatzen da, esaterako, paintball saioa, eskiatzera txangoa...
Informazioa Irunero hamabostekaritik hartuta, 220. zenbakia.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN KLIKATUZ



2013/12/17

Gazte Gabonak 2013

Gabonetan hurbildu zaitez Gaztelekura!

abenduak 19

  • Sukaldaritza: Turroiak

abenduak 26

  • Opariak egin: Argizariak, pultserak, lepokoak, brotxeak...

abenduak 27

Txangoa: Txuri Urdinera irristatzera
  • Ordua: 15:00h
  • Lekua: Gazteleku
  • Dohainik
  • Aurre-inskripzioa: deitu Gaztelekura (943 636 826)

abenduak 28, Gaztelekuko kanpaiakadak: Txikito dotorea (mozorratu, makiliatu, mahatsa hartu, dantzatu...)
  • Ordua: 18:00h
  • Lekua: Gazteleku

abenduak 29

VII Break Txapelketa
  • Ordua: 17:00h
  • Lekua: Amaia KZ
  • Sarrera: 4€