Martxoaren 11n Aretxabaletan kantatu zuen
Peio Iriartek, 2016ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
Lehendabiziko parte hartzea izan du Peiok, Txingudiko Bertso Eskolako
kideak. 60-70 lagunen aurrean kantatu zuten bertsolariek Murualde
elkartean. Saioa eta gero, oso pozik zen Peio egindako lanarekin,
aberasgarritzat hartzen du Aretxabaletako esperientzia, eta ikasten
jarraitzeko motibazioa eman diola esan digu.
Era berean, Irunabarretik, bereziki
eskertu nahi dugu azken hilabete parean Arkaitz Oiarzabal “Xamoak”
Peiori emandako laguntza guztia, bai eta Egoitz Zelaia (Peioren
irakaslea), Abel Zabala eta Igauri Lopetegi ere, saioaren egunean berean
Peio Aretxabaletara lagundu izanagatik.
Zorionak PEIO!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina