Jada 2014 urtea bukatzear dago. Azken aste honetan ekintza mordoa antolatu dira ikastetxean.
Alde batetik, 3. eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza afektibo-sexualarekin jarraitzen dute.
Lehenengo mailako Arkeologia Tailerreko ikasleak Ekainberrira doaz asteazkenean.
Bigarren mailako ikasle guztiak Gasteizeko Santa Maria katedrala ezagutzeko aukera izango dute, baita Erdi Aroko auzoa ere, asteartean, hain zuzen ere.
Hortaz aparte, Informatika arloko ikasleek Gabonetako postalak ekoiztu dituzte. Haien artean, bozketaren bidez, bat izango da aukeratua.
Ostiralean, urtero bezala, Gurasoen Elkarteak guztioi emango digu txistorra hamaiketakoaren orduan.
Gogoratu Udal Liburutegiak irekita daudela (Ikust Alaia liburutegiko ordutegia hau da Gabonetan: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
Larunbata: 9:00 - 13:00). Eitb.eus-en zinema euskaraz aurki dezakegu goxo etxean geratzeko. Irungo Udalak ere jarduera asko antolatu ditu egun hauetarako, adibidez, Gauproject,
Bitamine Faktoriaren ideia originala. Bertan, erosketak egiten,
kalean doan edo aisialdiaz disfrutatzen ari den jendea ustekabean
harrapatzea proposatzen da musikarekin eta soinuarekin erritmikoki
ordenatzen diren irudien eta bideoen proiekzioen bidez.
Ondo pasa oporretan!!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2014/12/15
2014/12/09
OINAK BURUAN
Gipuzkoako Eskolarteko 2015eko bertsolari txapelketan parte hartzeko aukeratu dute Peio Iriarte ikaslea, nahiz eta aurten hasi den bertso eskolan jo ta ke. Zorionak Peio eta zorte on!!!
2014/12/04
49. DURANGOKO AZOKA
KULTURAREN PLAZA
Hemen daukazue Durangoko Azokaren 49. ediziorako prestatu den ekitaldien egitaraua, diziplina guztietatik apur bat daukana, literaturatik film laburretara, antzerkitik musikara... Beteta eta bizi-bizi dator Kulturaren Plaza.
Guztira, 240 stand eta 150 ekitalditik gora, guztietara joateko desiatzen gaude. Ekitaldi guztiak dire debalde, Plateruenako bi kontzertu handi izan ezik:

-
Hesian eta Vendetta taldeak
ariko dira abenduaren 5ean (ostirala - 23:00), bi taldeek ekarriko
dituzte kanta berriak oholtza gainera. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu
- Gatibu, abenduaren 7an (igandea - 23:00) bere disko berria aurkezteko estreinako kontzertua emango dute kafe antzokian. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu
eLiburutegia martxan
Zer da eLiburutegia?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.
Zer aurkituko duzu eLiburutegian?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak,...
Baldintzak:
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian.
2. Internet-konexioa
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Nola sartu eLiburutegira?
http://www.liburuklik.euskadi.net/prestamo-digital?locale=eu web gunean.
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute.
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

eLiburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
- | Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da. | ||
- | Erabiltzaile batek gehienez bi liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean. | ||
- | Gainera, erabiltzaile batek hartutako bi maileguetaz gain, erreserba bi egiteko aukera izango du. | ||
- | Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari. | ||
- | Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean. |
ABENDUAREN 3A, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira gure ikastetxean.
Dagoeneko pegatina eta literatura lehiaketen irabazleen izenak badakizkigu. 4Ako Marina Erkiziak pegatina lehiaketa irabazi du "Euskara denon ahotan" ekoizpenarekin. Partaide guztien artean egindako zozketan 1Eko Irune Martinez izan da zinemako bi sarreren irabazlea.
Literatura lehiaketa 4Cko Nahia Pérez de San Romanek irabazi du. Idazlan unkigarria aurkeztu du euskararen inguruan. Nahia Sayarrek ere aipamen berezia jaso du lan bikaina egin baitu. Parte hartzaileen artean Leslie Arenasek lortu ditu zinemarako bi sarrera doan. ZORIONAK!!!
Aritz Irazoki, Unai Arruabarrena eta Jon Sanchezek ekoiztu dute sarreran MURAL handi bat "Euskararen trena" leloarekin. Ikasleek post-it ak itsatsi dituzte hainbat aipurekin.
2. eta 4. mailetako ikasleek MINTZODROMOA ospatu dute 6. saioan, non launaka gimnasioan eseri eta haien artean elkarrizketak izan dituzten bitxikeri, azken berri edota norbere kontuei buruz.
Gero denak patiora atera gara eta TRIKITIXA taldeak girotu du goiz hotza.
EUSKARAK 365 EGUN!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)