Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/12/04

eLiburutegia martxan

Zer da eLiburutegia?
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian? 
Formatu digitalean irakurtzeko aukera. Azken nobedadeak, literaturako klasikoak,...
Baldintzak: 
1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian. 
2. Internet-konexioa 
3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Nola sartu eLiburutegira? 
http://www.liburuklik.euskadi.net/prestamo-digital?locale=eu web gunean.
Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. 
Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. 
Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
eLiburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
- Erabiltzaile batek gehienez bi liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean.
- Gainera, erabiltzaile batek hartutako bi maileguetaz gain, erreserba bi egiteko aukera izango du.
- Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.  

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina