Jada 2014 urtea bukatzear dago. Azken aste honetan ekintza mordoa antolatu dira ikastetxean.
Alde batetik, 3. eta 4. mailako ikasleek Hezkuntza afektibo-sexualarekin jarraitzen dute.
Lehenengo mailako Arkeologia Tailerreko ikasleak Ekainberrira doaz asteazkenean.
Bigarren mailako ikasle guztiak Gasteizeko Santa Maria katedrala ezagutzeko aukera izango dute, baita Erdi Aroko auzoa ere, asteartean, hain zuzen ere.
Hortaz aparte, Informatika arloko ikasleek Gabonetako postalak ekoiztu dituzte. Haien artean, bozketaren bidez, bat izango da aukeratua.
Ostiralean, urtero bezala, Gurasoen Elkarteak guztioi emango digu txistorra hamaiketakoaren orduan.
Gogoratu Udal Liburutegiak irekita daudela (Ikust Alaia liburutegiko ordutegia hau da Gabonetan: Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.
Larunbata: 9:00 - 13:00). Eitb.eus-en zinema euskaraz aurki dezakegu goxo etxean geratzeko. Irungo Udalak ere jarduera asko antolatu ditu egun hauetarako, adibidez, Gauproject,
Bitamine Faktoriaren ideia originala. Bertan, erosketak egiten,
kalean doan edo aisialdiaz disfrutatzen ari den jendea ustekabean
harrapatzea proposatzen da musikarekin eta soinuarekin erritmikoki
ordenatzen diren irudien eta bideoen proiekzioen bidez.
Ondo pasa oporretan!!!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina