Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

ZERBITZUAK

Toki Alai BHIko Mediatekan irakurketa liburu, hiztegi, entziklopedia, aldizkari eta beste hainbat paperezko baliabide ditugu. Ikusentzunezko fondoaren atalik handiena euskarazko filmen kolekzioa dugu. Baliabide informatikoak ikasleen eskura daude, Interneteko konexioa duten sei ordenagailuz hornituta baitago gure liburutegia. 

Hortaz gain, liburuzainak aholku eta laguntza jarduerak burutzen ditu beharrezkoa duten ikasle guztiekin, bai informazioa bilatu eta tratatzeko, baita lanaren antolaketarako. Beraz, eskola ordutegitik kanpo asteko hamar orduz zerbitzu hau erabiltzeko gonbidapena luzatzen dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina