Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/06/18

Uda

Jada 2102-2013 kurtsoa bukatu da. Bi hilabeteko oporraldian denetatik egiteko denbora daukagu, baita lanpetuta gaudenean ikutu ere ezin izan  ditugun liburuak irakurtzeko.
Gogoratu liburutegi publikoak irekita daudela udan. Irunen, adibidez, goizez irekitzen dute astelehenetik ostirala arte. Eskubiko zutabean Ikus-talaia liburutegiko webgunearen esteka duzue eta hor agertzen dira ordutegia, gomendioak, gehien mailegatu diren liburuak...
Ondo pasa eta disfrutatu!

EKAINAREN 20an IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Dagoeneko ekaina erdian gaude eta ikasturtea bukatzeko bi egun besterik ez dira gelditzen. 

Ekainaren 20an egingo dugu kurtso amaierako jaialdia.

  • 10:00etan. Euskolinpiaden finalak.
  • 12:00etan. Talentu lehiaketaren finala.
  • 12:15ean. Kontzertua: The house of Gaztelu Zahar taldearen emanaldia.
  • 12:45ean. Sari banaketa: pasword, talentu lehiaketa eta euskolinpiada.
  • 13:00etan. 4. mailakoei agurra.

2013/06/04

Jardunaldi jarraia

Ekainaren 3tik aurrera jardunaldi jarraia dugunez, Mediatekako ordutegia aldatu da.
Astelehenetik ostiralera 9:55tik 10:20era eta 12:05tik 12:20ra irekita egongo da.