Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/06/18

Uda

Jada 2102-2013 kurtsoa bukatu da. Bi hilabeteko oporraldian denetatik egiteko denbora daukagu, baita lanpetuta gaudenean ikutu ere ezin izan  ditugun liburuak irakurtzeko.
Gogoratu liburutegi publikoak irekita daudela udan. Irunen, adibidez, goizez irekitzen dute astelehenetik ostirala arte. Eskubiko zutabean Ikus-talaia liburutegiko webgunearen esteka duzue eta hor agertzen dira ordutegia, gomendioak, gehien mailegatu diren liburuak...
Ondo pasa eta disfrutatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina