Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2015/12/17

URTE BERRI ON!

2015 urtea bukatzear dago. Bihar, abenduaren 18a, urteko azken laneguna dugu. Guraso elkarteak, urtero bezala, hamaiketakoa prestatuko digu eta txistorra bokatak emango dizkigute 11:15etan.

Gabonak irakurtzeko oporraldi aproposak dira irakurketarekin gozatzeko. Baita estreinatu berri dugun Carlos Blanco Aguinaga kulturgunea ezagutzeko ere. Liburutegiko ordutegia hau da: Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 eta Larunbatean: 9:00 - 13:00.

Datozen egunetan artisautza azokak eta kultur elkarteen emanaldiak ospatuko dira Irunen. Disfrutatu Gabonak eta URTE BERRI ON!!!

2015/12/10

GIPUZKOA KULTUR BONUA

Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamendua

Kultura Bonuarekin kultur produktuak eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira.

Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan erosi daitezke eta soilik erositako lekuan bertan erabili behar dira, erosketa bakar baten.

Kultura Bonuak 2015eko abenduaren 5ean egongo dira saltokietan eta 2016 urteko apirilaren 15a arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.

Kultura Bonu motak

Hiru eratako kultura bonuak daude:
  • 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
  • 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
  • 3.mota: Zuzeneko ikuskizunetarako -musika, antzerkia, dantza...- sarrerak erosteko bonuak.
    • Kultura Bonuaren prezioa eta balioa

      Kultura bonuek prezio eta balio hauek izango dituzte:
      • 1. eta 2.motako bonuek 20 eurotako prezioa dute, eta 30 eurotako erosketa egin ahal izango da.
      • 3.motako bonuak 25 euroko prezioa du eta 40 euroko erosketa egiteko balio du.
      http://kulturabonua.gipuzkoa.eus/eu/informazioa 

EUSKARA BATZORDEA DURANGOKO AZOKAN


Durangoko Azokaren arrakasta gero eta handiagoa da urtetik urtera. Pasa den abenduaren 4an HNBko 50 ikasle 50. Durangoko Azokara gerturatu ziren euskal kulturaz gozatzera.