Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamendua
Kultura Bonuarekin kultur produktuak eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira.
Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan erosi daitezke eta soilik erositako lekuan bertan erabili behar dira, erosketa bakar baten.
Kultura Bonuak 2015eko abenduaren 5ean egongo dira saltokietan eta 2016 urteko apirilaren 15a arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.

Kultura Bonu motak
Hiru eratako kultura bonuak daude:
- 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
- 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
- 3.mota: Zuzeneko ikuskizunetarako -musika, antzerkia, dantza...- sarrerak erosteko bonuak.
Kultura Bonuaren prezioa eta balioa
Kultura bonuek prezio eta balio hauek izango dituzte:- 1. eta 2.motako bonuek 20 eurotako prezioa dute, eta 30 eurotako erosketa egin ahal izango da.
- 3.motako bonuak 25 euroko prezioa du eta 40 euroko erosketa egiteko balio du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina