Aurkezpena
Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.
2014/03/20
2014/03/17
Latineko ikasleen irteera
Datorren martxoaren 26an, 4. mailako Latina aukeragaia ematen duten ikasleek Oiasso Museoa eta Ama Xantalen baselizan dagoen nekropolia bisitatuko dituzte. Hortaz aparte, "Erroma eta Zinema" tailerrean laburmetrai bat egingo dute.
Museoko web gunean sartu hemen klikatuz
Museoko web gunean sartu hemen klikatuz
ZINEMAREN JAIA 2014
Pasa den udazkenean bezalaxe, disfrutatu zinearekin, saioko 2,90 euroren truke!!!
Egunak: martxoaren 31tik apirilaren 2ra
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.
Informazio guztia hemen sakatuz.
Egunak: martxoaren 31tik apirilaren 2ra
Mendibil eta Txingudi merkatalguneen zinematan.
Informazio guztia hemen sakatuz.
2014/03/10
BERTSOLARI ALDIZKARIA
Bertsolari aldizkariko harpidedunak gara. Laister jasoko ditugu kaleratzen diren aleak ikastetxean. Patxi Gallegok, ikastetxeko irakasleak eta marrazkilari apartak, "Hamar bertsolaritxo" komikia irudikatu du. Humore eta intrigazko bertsokomikiaren lehenengo emanaldia hau duzue:
http://bertsolari.net
http://eu.wikipedia.org/wiki/Patxi_Gallego
http://bertsolari.net
http://eu.wikipedia.org/wiki/Patxi_Gallego
Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen. Egun
honek badu bere historia. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeok aurrerapausoak eman ditugu.
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza
lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi
zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden
emakumeak hil egin zituzten. New Yorkeko Triangle Shirtwaist Factoryko langileak |
Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren.
NORMALKUNTZA BATZORDEAK ANTOLATUTAKO EKINTZAK MARTXAN
Urtero bezala, orain ere Normalkuntza Batzordeko ikasleek martxan jarri dituzte hainbat ekintza dibertigarri.
Toki Alaiko Humore lehiaketa: Euskarazko monologo edo txistea
Martxoaren 19ko 14:00ak arte idazkaritzan aurkeztu daitezke euskarazko monologoa edo txistea. Idatziz jasoko dute goitizenarekin sinatuta. Lanarekin batera gutunazal bat aurkeztu behar da, non barruan egilearen izena, abizena eta maila agertu behar den.
Saria: bi lagunentzako afaria eta bi zine sarrera maila bakoitzeko hoberenari.
Txispa eta piperra, originaltasuna eta aurkezpena baloratuko dira.
Toki Alaiko Euskolinpiadak
Ikastetxeko ikasle guztiek parte har dezakete jokalari nahiz arbitro bezala. Txapelketak taldeka dira, bost, sei edo zazpi lagunez osatuta.
Izen ematearen epea bihar bukatzen da, eta idazkaritzan egin beharko da. Araudia, puntuaketa eta sailkapena, sariak eta proba motak idazkaritza ondoko kortxoan eskegita daude.
PASSWORD
Euskararen erabilera sustatzeko balio duen jolasa da. Edozein ikaslek parte har dezake binaka. Ez da izenik eman behar, asteartero eGELAn biltzen dira.
Animatu eta parte hartu!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)