Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2014/03/10

NORMALKUNTZA BATZORDEAK ANTOLATUTAKO EKINTZAK MARTXAN

Urtero bezala, orain ere Normalkuntza Batzordeko ikasleek martxan jarri dituzte hainbat ekintza dibertigarri.



Toki Alaiko Humore lehiaketa: Euskarazko monologo edo txistea

Martxoaren 19ko 14:00ak  arte idazkaritzan aurkeztu daitezke euskarazko monologoa edo txistea. Idatziz jasoko dute goitizenarekin sinatuta. Lanarekin batera gutunazal bat aurkeztu behar da, non barruan egilearen izena, abizena eta maila agertu behar den.
Saria: bi lagunentzako afaria eta bi zine sarrera maila bakoitzeko hoberenari.
Txispa eta piperra, originaltasuna eta aurkezpena baloratuko dira.

Toki Alaiko Euskolinpiadak
Ikastetxeko ikasle guztiek parte har dezakete jokalari nahiz arbitro bezala. Txapelketak taldeka dira, bost, sei edo zazpi lagunez osatuta.
Izen ematearen epea bihar bukatzen da, eta idazkaritzan egin beharko da. Araudia, puntuaketa eta sailkapena, sariak eta proba motak idazkaritza ondoko kortxoan eskegita daude. 

PASSWORD
Euskararen erabilera sustatzeko balio duen jolasa da. Edozein ikaslek parte har dezake binaka. Ez da izenik eman behar, asteartero eGELAn biltzen dira.


 








Animatu eta parte hartu!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina