Aurkezpena

Irungo Toki-Alai BH Institutuko Mediatekaren bloga da hau. Gure helburua ikasleei, irakasleei eta gurasoei zuzendutako informazio baliagarria eskura ekartzea da. Mediatekan irakurri, ikertu, ikasi eta aisialdia disfrutatzeko baliabideak aurki ditzakegu eta bloga lehio digitala izango dugu. Zuen interesak ezagutzea ezinbestekoa da, beraz denon iritziak eta eskaerak ongietorriak izango ditugu. Bloga guztiona eta guztiontzat da.

2013/12/20

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Oporrak iritsi dira eta deskantsatzeko eta debertitzeko denbora gehiago daukagu.
Udalek eta liburutegiek ekintza ugari antolatu dituzte Gabonetarako. Eskuineko zutabean hainbat esteka daude erakunde hauen webguneekin.
Hortaz aparte, Eitb-k aukera ematen digu filmak euskaraz ikusteko
Zinema euskaraz

Gabonetarako kultur agenda OIASSO Museoan


"BASKONIA: BITARTEKO LURRA" ERAKUSKETA

Gaurtik 2014ko Martxoaren 9ra

 Erakusketa batez ere, k.o. VI eta VII. mendeetako ehorzketa ohituretan oinarritzen da. Garai horretan, Baskoniaren istorioa, Franko eta Bisigotu erresumen arteko mugan kokatuta egoteagatik baldintzatuta egon zen.
 SARRERA DOAN 

http://www.irun.org/oiasso 
 

2013/12/19

VI. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VI. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.
Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar. OINARRIAK 

2013/12/17

Gazte Gabonak 2013

Gabonetan hurbildu zaitez Gaztelekura!

abenduak 19

  • Sukaldaritza: Turroiak

abenduak 26

  • Opariak egin: Argizariak, pultserak, lepokoak, brotxeak...

abenduak 27

Txangoa: Txuri Urdinera irristatzera
  • Ordua: 15:00h
  • Lekua: Gazteleku
  • Dohainik
  • Aurre-inskripzioa: deitu Gaztelekura (943 636 826)

abenduak 28, Gaztelekuko kanpaiakadak: Txikito dotorea (mozorratu, makiliatu, mahatsa hartu, dantzatu...)
  • Ordua: 18:00h
  • Lekua: Gazteleku

abenduak 29

VII Break Txapelketa
  • Ordua: 17:00h
  • Lekua: Amaia KZ
  • Sarrera: 4€

GABON KANTEN EMANALDIA

eitb.com-etik hartutako irudia
Datorren ostiralean, abenduaren 20an, Gazteluzarreko Abesbatza, 50 bat ikaslez osatuta,  Sius eta Arbesera joango da Gabon Kanten emanaldia eskaintzera. Maiterekin, musika irakaslearekin batera, Lehen eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetara joango dira gure ikasleak eta haien jaialdian parte hartuko dute.

Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsozale.com- etik hartutako irudia.
Amets Arzallus hendaiarrak irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete zuten aretoa, eta gozamen ederra hartu zuten, saio bikaina eskaini baitzuten zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.
http://www.bertsozale.com/eu

2013/12/10

Ikust Alaian liburu elektronikoen mailegua

Udal liburutegiak erabiltzaileen eskura jarri ditu liburu elektronikoak irakurtzeko 10 gailuren mailegua. Horien bidez formatu digitaleko testuak pantailan irakurri ahal dira.
 
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko txartela, eta horretarako, dokumentuak ez du blokeatuta egon behar mailegurako araudia ez betetzeagatik.Era berean, interesa duten erabiltzaileek 18 urte beteak eduki behar dituzte eta NAN dokumentua aurkeztu beharko da.

Liburu elektroniko irakurgailu bakarra utziko da pertsona bakoitzeko, eta, harekin batera, funtzionatzeko gida azkar bat eta dagokion bateria kargagailua ere utziko dira.

Itzultzekoan, piztuta eta bateria erabat kargatuta egon behar du irakurgailuak; Horrela, liburutegiko langileek -erabiltzailea aurrean dagoela- konprobatu ahalko dute gailua erabiltzeko egoera onean dagoela.

Maileguaren iraupena 15 egunekoa izango da, eta beste 15 egunez luzatu ahalko da epea, betiere beste erabiltzaile batek erreserbatu ez badu. 


2013/12/09

47. Durangoko euskal liburu eta disko Azoka


Euskara batzordeko 50 ikasle Durangoko Azokara joan ziren abenduaren 5an, Ikaslearen Eguna ospatzera. Plateruena antzokian Joseba Irazokik eskainitako kontzertua ikusi zuten. Gero, azken hilabetetan kaleratutako liburu eta diskak eta hainbat musikari eta idazle ezagutzeko aukera izan zuten. Artisau azoka ikasle askok bisitatu zuten eta herrian zehar bueltatxo bat eman zuten. HNBko ikasleek  balorazio oso ona egin dute irteeraz.